From Wikipedia, the free encyclopedia
Timoleon (antzinako grezieraz: Τιμολέων; Korinto, K.a. 410 inguruan - Sirakusa, K.a. 337 inguruan) greziar politikari eta jenerala izan zen. Kartagotarren kontra Greziako borrokak zuzendu zituenez, zuzeneko lotura du Siziliako historiarekin, gehienbat Sirakusakoarekin.
Timoleon | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ancient Corinth (en) , K.a. 411 | ||
Heriotza | Sirakusa, K.a. 337 (73/74 urte) | ||
Familia | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | strategos | ||
Parte hartutako gatazkak | Battle of Adranon (en) Siege of Syracuse (en) Battle of the Crimissus (en) |
K.a. 360ko hamarkadaren erdian, Timoleonen anaiak, Timofanesek, Korintoko akropoliaz konkistatu ondoren, hiriko tiranoa bilakatu zen. Timoleonek, lehenago gudu batean anaiaren bizitza salbatu bazuen ere, Timofanes erailketan zerikusi izan zuen[1]. Iritzi publikoak jarrera onartu bazuen ere, bere amaren eta anaiaren jarraitzaileen gaitzezpenak zirela eta hogei urtez erretiratu zen[2].
Sirakusa arazo politikoengatik eta Espartaren beldur zenez, hiriko ordezkari batzuk Korintora abiatu ziren laguntza eske K.a. 344an[3]. Nahiz eta hiri honen erantzuna baiezkoa izan, ez zuen erantzukizunik hartu gobernu egonkor bat jartzean Sirakusako fakzio nahasien artean[2]. Korintoko batzarrak Timoleon aukeratu zuen eginkizunerako eta zazpi itsasontzirekin, Korintoko zenbait handikiekin eta 700 greziar mertzenarioekin Siziliarantz abiatu zen[4]. Kartagotar ontziria saihestuz, Taorminan lehorreratu zen K.a. 344an, non harrera ona izan baitzuen. Garai horretan, Hizetas Lentiniko tiranoak Sirakusan gobernatzen zuen Ortigia irlan izan ezik, Dionisio II.ak (Sirakusako aurreko tiranoa) oraindik kontrolatzen zuelako. Timoleon, Hizetas irabazi ondoren Adrano hirian, Sirakusara joan zen. Timoleonek Korintotik eta Greziako ipar-mendebaldeko hiri-estatuetatik errefortzuak jaso zituen[4]. Sirakusari, K.a. 343 urtean, jarritako setioaren ondoren, Dionisiok Ortigia gotorlekua errenditu zuen. Eskatutako baldintza bakarra zen Korintora joateko baimena izatea. Garaileek honela onartu eta gero, Dionisio Korintora erbesteratu zen[5]. Bitartean, Hizetasek Kartagotik laguntza jaso zuen (60.000 soldadu) baina korintarrek irabazi zituzten. Timoleonek, Sirakusako kontrola izan ondoren, Hizetas setiatu zuen Lentinin, baina kartagotarren laguntzari esker, tiranoak hiriko gobernuari eutsi zion. Berritze lanak hasi zituen, Korintotik eta Greziatik kolono berriak ekartzen eta gobernu demokratikoa ezarri zuen Dioklesen legeetan oinarriturik. Gotorlekua errotik suntsitu zuen eta horren ordez epaitegi bat ezarri zuen. Amphipolos edo Olinpoko Zeusen jainkoaren apaiza (ἀμφίπολος Διὸς Ὀλυμπίου)[6], urtero aukeratua zena hiru klanen artean, magistraturaren burutzan jarri zuen. Dirudienez, Timoleonen erreformak Augustoren garaia arte heldu ziren[5]. Hizetasek Kartago konbentzitu zuen (K.a. 340-339) armada sendo bat bidaltzeko (70.000 soldadu), Lilibean lehorreratu zirenak (gaur egungo Marsala). Timoleon gai izan zen 12.000 gerlarien armada osatzeaz, gehienak mertzenarioak. Mendebalderantz abiatuz, Selinonteraino non Krimison erabateko garaipena lortu baitzuen. Timoleonek infanteria zuzendu zuelarik, etsaiak guztiz nahaspilatu ziren ekaitz baten erdian[5]. Kartago saiatu zen Timoleon eta tiranoen arteko gatazka luzatzen, baina hau Hizetasen porrot eta exekuzioarekin amaitu zen. Horren ondoren, Kartagok itun bat sinatu zuen K.a. 338an. Honen arabera, Kartago Halikos (gaurko Platani) ibaiaren mendebaldera kokatu beharko zen eta ez zien laguntza gehiago emango Siziliako tiranoei. Tirano gehienak kanporatu edo hil zituzten[7]. Akordio honek anitz urtez bakea eta segurtasuna eman zien Siziliako greziarrei.
Timoleonek konstituzio berri bat ezarri zuen. Ustez demokratikoa zen, baina armadaren buruzagia zen aldetik, botere handiak ematen zizkion. Greziatik kolonoak ekarri zituen Sirakusa eta Siziliako beste hiri batzuk birpopulatzeko[8]. Garai honetan, greziar Siziliak ekonomian eta kulturan suspertu zen.
Timoleon erretiratu zen heriotza baino zenbait urte lehenago itsu geratu zelako, baina arazo gatazkatsuak gertatzen zirenean, batzarraren aurrean eramaten zuten haren iritzia ezagutzeko baita, sarritan, onartzeko ere[9]. Haren hiletak sirakusiarrek ordaintzeaz gain, merkatuko plazan monumentu bat eraiki zuten. Geroago, arkupeekin inguraturik eta gimnasio bat, Timoleonteum izenekoa eraiki zuten[2].
Timeo Taorminakoa historialariak Timoleon goraipatzen du haren lanetan. Hala ere, Polibiok Timeo kritikatzen du Timoleonekin alderdikoia izateagatik. Historialari modernoak Polibioren irizpidekoak dira[10]. Peter Green eszeptikoa da eta uste du gauzak oso urrutira joan direla. Haren ustez, Timoleonek demokraziari eutsi zion baina tiraniaren metodoa erabiliz (nahiz eta malguki). Edozein modutan, ahaleginak egin zituen itxura demokratikoa mantentzeko. Are gehiago, Timoleonek demokrazia ekarri zuen Sirakusara eta irlako gotorlekua birrindu zuen, iraganean tiranoentzat oso baliagarria izan zena[11].
Artikulu honek jabari publikoko testu bat erabiltzen du: CHILSHOLM, Hugh, ed. (1911). Timoleon. Encyclopædia Britannica. 26 (11th ed.). Cambridge University Press.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.