From Wikipedia, the free encyclopedia
Theresa Matauaina Fitzpatrick (Auckland, Zeelanda Berria, 1995eko otsailaren 25a), Zeelanda Berriko hamabosteko errugbi jokalaria da.
Theresa Fitzpatrick | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Auckland, 1995eko otsailaren 25a (29 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Cuthbert's College (en) Aucklandeko Unibertsitatea : medikuntza, Kirurgia |
Jarduerak | |
Jarduerak | errugbilaria |
Pisua | 75 kilogramo |
Altuera | 168 zentimetro |
Fitzpatrickek medizina ikasketak egiten ditu Aucklandeko Unibertsitatean[1] Zeelanda Berria ordezkatzen du zazpiko errugbian. Zazpiko errugbian, 2016 AEB Women's Seven-en egin zuen debuta[2][3] Zazpikoen talderako izendatu zuten 2016ko Joko Olinpikoetarako[4][5]. 2024ko Parisko Udako Olinpiar Jokoetan zazpiko errugbi modalitatean lehiatu zen. Urrezko domina irabazi zuen taldeak, finalean Kanada 19–12 garaituta.[6]
Silver Fern eta Samoako Zazpiko taldeko Sulu Tone-Fitzpatrick jokalariaren ahizpa gazteena da Theresa. Emakumeen errugbi Mundu Kopako (2017) talderako izendatu zuten, eta Emakumeen 2019ko Errugbiko Super Serieak irabazi zituen taldeko kide izan zen[7][8][9].
2024ko Parisko Udako Olinpiar Jokoetan zazpiko errugbi modalitatean lehiatu zen. Urrezko domina irabazi zuen taldeak, finalean Kanada 19–12 garaituta.[10]
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiro, Brasil, zilarrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko Zazpiko errugbi selekzioarekin, Australiaren atzetik (urrezkoa) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, urrezko domina irabaziko du Zazpiko errugbi modalitatean, Zeelanda Berriko taldearekin, Frantziako taldearen (zilarrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Kelly Brazier, Gayle Broughton, Theresa Fitzpatrick, Stacey Fluhler Sarah Hirini, Shiray Kaka, Tyla Nathan-Wong, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Ruby Tui eta Portia Woodman-ek[11][12].
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Paris 2024 (Frantzia), urrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko taldearekin, Kanada (zilarrezkoa) eta AEB (brontzezkoa) taldeen aurretik sailkatuta. Hauexek osatu zuten Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Jazmin Felix-Hotham, Sarah Hirini, Tyla King, Jorja Miller, Manaia Nuku, Mahina Paul, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Theresa Fitzpatrick, Stacey Waaka, Portia Woodman, Tysha Ikenasio, Tenika Willison eta Kelsey Teneti.[13]
Hamabosteko errugbi Mundu Kopa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2017 | Irlanda Irlanda |
Commonwealth Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2018 | Gold Coast Australia |
Zazpiko errugbi Mundu Kopa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2018 | San Frantzisko AEB |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.