Portia Woodman

From Wikipedia, the free encyclopedia

Portia Woodman

Portia Woodman (Auckland, Zeelanda Berria, 1991ko uztailaren 12a), Zeelanda Berriko errugbilaria da, hegaleko postuan aritzen dena. Zeelanda Berriko hamabosteko eta zazpiko errugbiko selekzioetan jokatzen du. Azken horrekin, urrezko domina irabazi zuen Tokioko Olinpiar Jokoetan. 2020an, hamarkadako emakumezko errugbilaririk onena izendatu zuen World Rugbyk.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Portia Woodman
Thumb
(2016)
Bizitza
JaiotzaKawakawa (en) , 1991ko uztailaren 12a (33 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
Talde etnikoaMaoria
Familia
Ezkontidea(k)Renee Wickliffe (en)  (2022ko abenduaren 30a -
Hezkuntza
HeziketaMount Albert Grammar School (en)
Hizkuntzakmaoriera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria, zazpiko errugbi jokalaria eta netballer (en)
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Pisua74 kilogramo
Altuera1,69 metro
Jasotako sariak

Twitter: portiawoodman
Itxi

2024ko Parisko Udako Olinpiar Jokoetan zazpiko errugbi modalitatean lehiatu zen. Urrezko domina irabazi zuen taldeak, finalean Kanada 19–12 garaituta.[2]

Palmaresa

Zazpiko errugbiko Zeelanda Berriko selekzioa

Hamabosteko errugbiko Zeelanda Berriko selekzioa

Olinpiar Jokoak

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, urrezko domina irabaziko zuen Zazpiko errugbi modalitatean, Zeelanda Berriko taldearekin, Frantziako taldearen (zilarrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko zuten Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Kelly Brazier, Gayle Broughton, Theresa Fitzpatrick, Stacey Fluhler Sarah Hirini, Shiray Kaka, Tyla Nathan-Wong, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Ruby Tui eta Portia Woodman[3][4].

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Paris 2024 (Frantzia), urrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko taldearekin, Kanada (zilarrezkoa) eta AEB (brontzezkoa) taldeen aurretik sailkatuta. Hauexek osatu zuten Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Jazmin Felix-Hotham, Sarah Hirini, Tyla King, Jorja Miller, Manaia Nuku, Mahina Paul, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Theresa Fitzpatrick, Stacey Waaka, Portia Woodman, Tysha Ikenasio, Tenika Willison eta Kelsey Teneti.[5]

Informazio gehiago Udako Olinpiar Jokoak, Urtea ...
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio

 Japonia

1. postua, urrezko domina Zazpiko-errugbia

emakumeak

2024 Paris

 Frantzia

1. postua, urrezko domina Zazpiko-errugbia

emakumeak

Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.