The Sims 2
From Wikipedia, the free encyclopedia
The Sims 2 The Sims frankiziaren bigarren jokoa izan zen, 2004ko irailaren 14an argitaratua. Bertsio originala Maxisek garatu zuen eta Electronic Arts argitaratu zuen. Izan ere, 2006 eta 2008 urteen artean hedapen- eta osagarri-paketeak The Sims Division garatu zituen. Bere ekarpen nagusiena 3 dimentsioetako grafikoak izan zen jokoa askoz erakargarriagoa bihurtuz. Beste ekarpen bat bizi zikloa izan zen. Joko honetan Sim-ak haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa zeharkatzen dute hil arte. Gainera, genetika gehitu zen eta Sim-en haurrak bere gurasoen antza bai fisikoki bai pertsonalki dute.
The Sims 2 | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | The Sims 2 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Argitaletxea | Electronic Arts eta Aspyr (en) ![]() |
Azken bertsioa | 1.0.0.1022 / 1.0 Rev C |
Aurkezpen data | 2003ko maiatzaren 5a |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | life simulation game (en) ![]() ![]() |
Hizkuntza | ingelesa, errusiera, txekiera, poloniera, daniera, nederlandera, finlandiera, suediera, norvegiera, frantsesa, alemana, greziera, hebreera, hungariera, italiera, portugesa, gaztelania, japoniera, koreera, txinera, Txinera sinplifikatua, Thailandiera eta Simlish (en) ![]() |
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua eta Jokalari anitzeko modua |
Euskarria | Xbox, PlayStation 2, Microsoft Windows, PlayStation Portable, Nintendo DS, Nintendo GameCube, Game Boy Advance eta MacOS X |
Sarrera gailua | sagua, agintea eta teklatua |
Adin-sailkapena | ![]() ![]() ![]() |
Telesaila | The Sims (serie) |
Software motorea | proprietary engine (en) ![]() |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | lizentzia jabedun |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Maxis (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mark Mothersbaugh Jerry Martin (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | SimNation (en) ![]() |
Fikzio-unibertsoa | The Sims universe (en) ![]() |
Historia | |
Jasotako sariak | |
thesims2.ea.com | |
![]() ![]() ![]() |
Hortaz aparte, nerabeak, helduak eta zaharrak bizi helburuak dituzte eta hauek hain bizitzan oso garrantzitsuak dira. Bizi helburu panela gehitzen da eta honek 8 ikono, 4 nahi eta 4 beldur ditu. Hauek, egunero edo baten bat betetzen denean, ausaz aldatzen dira. Panel horretan zoriontasuna neurtzen duen neurgailu bat dago eta nahiak betetzen badira, honek gora egiten du. Aldiz, beldurrak betetzen badira, behera egiten du eta neurgailuaren balioa oso baxua badago Sim-a oso gaizki dagoela esan nahi du. Hauek dira aukeratu daitezkeen bizi helburuak: maitasun-harremanak, familia-harremanak, dirutza, ospea eta jakintza.
The Sims 2 lehenengo jokoaren kronologian oinarrituz 25 urte beranduago kokatzen da. Hau jakin daiteke munduan dauden familiengatik. Adibidez, Pleasant familia, “Pleasantview” auzoan instalatu dena. Gainera, Goth familia hainbat aldaketa jasan ditu. Bella desagertu egin da (ustez OHE batek abduzitua). Alexander, Bella eta Mortimerren seme berria. Cassandra joko honetan heldua da eta Mortimer zaharra. Beste aldetik, Broke familia. Brandy Broke (Bob eta Betty Newbie familiaren alaba) dolu-egoeran dagoena bere senarraren heriotzaren ondorioz, bere bi semeak (eta bidean dagoen hirugarren bat) bakarrik hezi behar ditu. Beste aldetik, joko honetan ikusten da Michael Bachelor (Sims 2 jokoan hilda), Bellaren anaia dela eta Mina Calienterekin ezkondu zela.
joko honetarako hainbat hedapen-pakete atera ziren. Zehazki 8 hedapen-pakete, 9 osagarri-pakete eta 3 deluxe edizio. Gainera 400 objektu baino gehiago argitaratu ziren ofizialki “The Sims 2 Store” dendan. 2008ko apirilaren 16an, frankiziaren salmentak 100 milioi kopia baino gehiago saldu zituen.