From Wikipedia, the free encyclopedia
Tenpura (japonieraz: 天ぷら edo 天麩羅 tenpura , tempɯɾa ahoskatua) Japoniako sukaldaritzan tipikoa den frijitua da. Arrain-, itsaski- edo barazki-zatiak irin-nahastura berezi batean pasatu eta frijitu egiten dira, eta, gero, soja-saltsan edo beste saltsaren batean blaituta jaten dira.[1] Janari zati bakoitzak mokadu baten tamaina izan behar du, eta oliotan frijitu behar da 180℃z, bizpahiru minutuz bakarrik.
Tenpura | |
---|---|
agemono (en) , sukaldaritza eta janari | |
Osagaiak | arraina, Izkira, txipiroia, Bivalvia, xitakea, Flammulina filiformisa, barazkia, arrautza, gari-irina, olioa eta edateko urra |
Jatetxe nabarmenetan sesamo olioa edo olio horren nahasketa bat beste batzuekin erabili ohi dute. Zatia ahora eraman aurretik, saltsa (tentsuyu) batean busti ohi da, salda, soja-saltsa eta sake gozoz egina. Horri jengibre-birrindua, errefau-birrindua eta espeziak gehitzen zaizkio.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.