From Wikipedia, the free encyclopedia
Steve Martin (Waco, Texas, 1945eko abuztuaren 14a) estatubatuar antzezlea eta gidoigilea da. Zinema-antzezle gisa da, batez ere, ezaguna, baina Emmy saria irabazi zuen 1960ko hamarraldi amaieran Smothers Brothers Comedy Hour sailerako idatzitako gidoiengatik.
Steve Martin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Steve Glenn Martin |
Jaiotza | Waco, 1945eko abuztuaren 14a (79 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles Inglewood Garden Grove |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Victoria Tennant (en) (1986ko azaroaren 20a - 1994) Anne Stringfield (en) (2007ko uztailaren 28a - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Santa Ana College (en) Garden Grove High School (en) California State University, Long Beach (en) Rancho Alamitos High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, komediantea, kale-artista, zinema ekoizlea, musikaria, idazlea, banjo-jotzailea, antzerkigilea, gidoilaria, ahots-aktorea, artista eszenikoa eta arte bildumagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Smothers Brothers (en) , George Carlin, Jerry Lewis, Redd Foxx, Woody Allen, George Burns, Jack Benny (en) , Monty Python eta Richard Pryor |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | bluegrassa |
Musika instrumentua | banjoa |
Diskoetxea | Warner Bros. Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Baptismoa |
stevemartin.com | |
| |
Umorezko saioetan hasi zen antzezle, hark idatzitako testuak interpretatuz; 1970eko hamarraldiaren erdialdera egin zen ezaguna, telebistako agerpenei esker, Saturday Night Live saioari esker batez ere.
Zinemagintzari dagokionez, 1980ko hamarraldian lortu zuen ospea. Lehenengo pertsonaia ezaguna The Jerk (1979, gidoia idazten ere parte hartu zuen) filmean egin zuen, eta handik bi urtera lortu zuen erabateko ospea Herbert Rossen Pennies from Heaven ("Zerutik eroritako sosak") tragikomedia musikal umore beltz garratzarekin. Ondoren Little Shop of Horrors filmean lan egin zuen eta 1987an Roxanne interpretatu zuen (berak idatzi eta Fred Schepisik zuzendua). Azkenik, aipatzekoak dira, besteak beste, "Bezero hilak ordaindu beharrik ez" (1982an lankidetzan sortua eta Carl Reinerrek zuzendua), "Planes, Trains and Automobiles" (1987) John Hughesena, "Three Amigos" (John Landis) eta Ron Howarden "Etxe baketsua, batzuetan!" (1989).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steve Martin |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.