![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/77/Virgo_constellation_map.png/640px-Virgo_constellation_map.png&w=640&q=50)
Spica
Virgo konstelazioan dagoen izarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Spica (α Virginis bezala izendatua, latinizatuta Alpha Virginis eta laburtuta Alpha Vir edo α Vir) Virgo konstelazioko izarrik distiratsuena da eta gaueko hogei izar distiratsuenetako bat ere bada. Paralaxiaren analisiek erakutsi dute Eguzkitik 250 ± 10 argi-urtera kokatzen dela. Izar bitar bat da eta izar aldakor elipsoidal birakari gisa sailkatzen da. Azken sailkapen horren arabera, Spica sistema osatzen dute bi izarrak oso hurbil daude elkarrengandik, hain hurbil ezen itxura esferikoko bi izarren tankera izan beharrean, arrautza-itxurako izar bakar baten tankera dute eta soilik beraien espektroarengatik jakin daiteke independenteak direla. Sistemako izar nagusia Beta Cephei motako izar aldakorra da eta tamainari dagokionean, erraldoi urdina.
Spica | |
---|---|
![]() | |
Aurkikuntza eta kokapena | |
Konstelazioa | Virgo |
Partaidetza | Udaberriko Hirukia |
Behaketa ezaugarriak Garaia: J2000.0 | |
Igoera zuzena | 201,298247362 gradu sexagesimal |
Deklinazioa | −11,161319485 gradu sexagesimal |
Itxurazko magnitudea | 0,97, −0,2, 0,74, 1,06, 1,3, 1,5, 1,54 eta 1,64 |
Espektro mota | B 2 V +B2V |
Ezaugarri fisikoak | |
Masa | 117 Lur masa |
Erradioa | 7,4 Eguzki erradio |
Errotazioa | 130 kilometro segunduko |
Tenperatura eraginkorra | 3 Kelvin |
Gainazaleko grabitatea | 3.000 zentimetro segundoko ber bi |
Astrometria | |
Abiadura erradiala | 0 kilometro segunduko |
Paralaxia | 13,06 mas |
Berezko higidura (deklinazio) | −30,67 mas/u |
Distantzia Lurretik | 93 parsec |
Berezko higidura (igoera zuzen) | −42,35 mas/u |
Zenbait iturriren arabera, Spica, Arturo eta Denebola izarrekin batera, Udaberriko Triangelua asterismoaren kide da, eta Diamante Handia ere osatzen du, Cor Caroli izarrarekin batera.