From Wikipedia, the free encyclopedia
Sekuentzia nagusia, Hertzsprung-Russell diagraman, izar gehienak dauden eremua da. Arrazoi honegatik izar hauek sekuentzia nagusikoak bezala deituak dira. Zerrenda edo kurba honetako izarrik hotzenak nano gorriak dira, masa baxukoak, tenperatura altuetaranzko joera dutenak erraldoi urdin supermasiboak direlarik. Hertzsprung-Russell diagrama izarren tenperatura efektiboa euren argitasunaren arabera erakusten duen diagrama estatistiko bat da. Diagramako beste eremu batzutan bizitza laburreko eta eboluzio azkarreko izar erraldoiak edo nano zuri oso egonkorrak daude.
Izarrak sekuentzia honetan, tenperaturarekin lotu daitekeen espektru mota zein bere argitasuna bere masaren araberakoak direlako daude. Baina hau soilik zero ordenean da hala, hau da, hidrogenoaren fusioaren etapan.
Izar gehienek euren bizitza "aktibo" gehiena sekuentzia nagusian ematen dute, motel eboluzionatuz grabitate uzkurtze kuasiestatiko prozesu batean. Sekuentzia nagusia, berez, eremu lainotsu bat da, masa barietatearen, gertuko lagunen, eremu magnetikoen presentziaren, errotazioaren eta behaketa zehazgabetasunen ondorioz, distantzia eta izarren argitasunaren ebaluazio zuzena kasu. Izarren osaketa kimikoa ere faktorerik garrantzitsuenetako bat da izar bat diagraman ezartzeko orduan. Izatez, diagramaren luzeran zehar banatzen diren metaletan pobreak diren izar mota ugari dago, nahiko ezberdindutako taldeetan banatzen direnak eta izar azpinano eta izar azpierraldoi deritzenak, hidrogenoaren edo elementu astunagoen fusioaren etapan dauden izarren arabera, hurrenez hurren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.