Sirius Passet
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sirius Passet Groenlandia iparraldean aurkitzen den Kanbriar garaiko aztarnategia da[1]. Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkean zaintzen duen Sirius patruilak ematen dio izena.
Sirius Passet | |
---|---|
Datuak | |
Koordenatuak | 82°47′36″N 42°14′42″W |
Groenlandian iparralderen dagoen J.P. Koch fiordoaren ekialdeko ertzean kokaturiko sei eremutan aurkitu dira foslak[1]. Kanadako Burgess Shale aztarnategi ezaguna baino 10-15 milioi urte zaharragoa da, Txinako Maotianshan Shales-en garaikidea. Duela 518 eta 508 milioi urte artean eratu zen[2]. Analisi geokimikoek erakutsi dutenez aurkituriko izakiak gutxieneko oxigenoaren mugan bizi ziren eta oxigeno gabezia horri esker kontserbatu izan dira fosilak halako egoera onean[3].
A. Higgins-ek aurkitu zuen 1984 urtean egindako espedizio geologiko batean. 1987an Simon Conway Morrisek ikerketaren emaitzak argitaratu zituen eta ordutik aurrera Conway Morris berak eta J. S. Peelek hainbat espedizio gidatu zituzten bertara[4].
Artropodoak dira nagusi Sirius Passet aztarnategiko fosilen artean, hala ere trilobiteen bi espezie baino ez dira aurkitu[5]. Honako genero hauek aurkitu dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.