Sintoismo
japoniar erlijio tradizionala / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sintoismoa (japonieraz: 神道, Shintō?) [1] edo kami-no-michi, "Jainkoen bidea", budismoa sartu aurretik Japonian nagusi ziren sinesteen eta praktika erlijiosoen multzoa da. Sintoismoak egungo Japonia eta antzinakoa lotzen ditu[2]. Xinto hitzak kanji bi lotzen ditu: "shin" (神) kami, izpiritu edo jainko esan nahi duena eta "tō" (道) "do" edo ikasketa esan nahi duena.
Ohitura hauek lehendabizikoz VII. eta VIII. mendeetako Kojiki eta Nihon Shoki kontaketetan jaso zituzten, orduko folklore, historia eta mitologiarekin batera. Egungo jarraitzaileek ohikune eta jantzi berak erabiltzen dituzte, Nara eta Heian aroetan ezarri zutenez.
Sintoismoa erlijio animista da; jainkoak (kami) izadiko indarren irudiak dira: Amaterasu jainkosa ("Eguzkia"), Susanoo ("Ekaitza"), Tsukiyomi ("Ilargia"), etab. Maila desberdineko kami anitz dira, izadiko gauzak (zuhaitzak, animaliak, mendiak) eta arbasoak ere halakotzat hartuak baitira.