From Wikipedia, the free encyclopedia
Tengu (japonieraz: 天狗 , teŋgɯ ahoskatua; euskaraz: «zerutar txakur») Japoniako erlijio folkloreko izaki mota bat da. Kami (Jainko sintoista) edo yōkai (naturaz gaindiko izaki) motatzat hartzen dute. Nahiz txinatar txakur-deabru (tiangou) baten izena izan, tenguen jatorrizko forma hegazti harrapari batena zen, giza eta hegazti ezaugarriekin irudikatzen zirenak. Tenguen irudikapen zaharrenetan mokoa zuten, gero sudur oso luze bihurtu zena eta, gaur egun, herri-iruditerian tengen ezaugarri adierazgarria dena.[1]
Budismoak gerraren deabru aztoratzaile eta heraldotzat irudikatzen zituen tengu. Bere irudia pixkanaka leunduz joan zen, eta mendi eta basoen espiritu babesle, baina baita arriskutsu, bihurtu zen. Tengu horiek shugendō izeneko praktika aszetikoarekin lotu izan dira, eta normalean beren jarraitzaileen (yamabushi) janzkera adierazgarriekin irudikatzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.