![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ef/Trianoko_mendiak.png/640px-Trianoko_mendiak.png&w=640&q=50)
Sasiburuko mendilerroa
Euskal Herriko mendilerroa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sasiburu Ezkerraldean dagoen mendilerro txikia da, Euskal Herriko arkuko mendilerroetako bat. Barakaldo, Alonsotegi, Sodupe eta Gueñes artean kokatuta, Kadagua ibaiaren haranak Pagasarritik eta Mespelerrekak Trianoko mendietatik banatzen diote.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Sasiburuko mendilerroa | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Eretza |
Garaiera | 887 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 43°14′32″N 3°02′00″W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Itxi
Badaude batzuk mendilerroa Trianoko mendietan kokatzen dutenak, nahiz eta hauek urrunago izan. Barakaldo aldean "Santa Ageda" diote mendilerroari[1], bertan izen bereko auzoa eta baseliza daudelako. Izan ere, mendilerroa zeharkatzen duen Supersurreko tunela izen hori dauzka.
Mendilerroan dagoen Sasiburu mendiak ematen dio izena mendilerroari.