Sarria (Zuia)
Zuiako herria From Wikipedia, the free encyclopedia
Zuiako herria From Wikipedia, the free encyclopedia
Sarria[1] Arabako iparraldean dagoen herri bat da, Zuiako Kuadrillan kokatua. Gainera, Zuiako udalerria eratzen duten herrietariko bat da, Murgiaren ipar-mendebaldean dagoena.
Sarria | |
---|---|
Euskal Herria | |
Sarriako elizaren aurrealdea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Zuia |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′58″N 2°49′26″W |
2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, Sarriak 310 biztanle zituen.
Euskarak inguru horretan izandako eragin sakonaren erakusgarri, gaztelaniaz ere herriaren izenak hiru silaba ditu eta i letra da azentu nagusia daramana.
Sarria izenaren bukaerako -a hori artikulua da.[1] Beraz, Bizkaia izenaren antzera deklinatzekoa dugu: Sarria, Sarrian, Sarriaren... baina Sarriko, Sarritik, Sarrira...
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
294 | 287 | 289 | 287 | 308 | 321 | 305 | 310 |
Gorbeiako Parke Naturalaren hegoaldean dagoen sarrera nagusia da herria, bai eta Gorbeia, Usategieta edo Odoriaga mendietara igotzeko abiapuntuak ere.
Bestela, Baias ibaiak mendi aldean jaio ondoren herria zeharkatzen du.
San Lorentzoren omenezko jai nagusiaz gain, Gabon Bideko Taldea izeneko kalejira Eguberriko arratsaldean antolatzen dute Sarriko herritarrek duela hogeita hamar urte baino gehiago, eta gaur egun milaka bisitari erakarri ohi dituzte.
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Herriko parrokia San Lorentzo eliza da. Karobi zahar bat eta errota zaharra auzolanean berreskuratu dira, baita Sortzez Garbiaren baseliza sarrera. Baseliza hori 1590. urtean eraiki zen Pedro Ramírez Martínez de Sarria elizgizonaren aginduz. XVIII. mendeko erretaula barrokoa du, eta bertan kokatu zen XVII. mendeko Sortzez Garbi baten eskultura barrokoa, oso kalitate onekoa eta ziur aski Italiako tailer batean egin zena[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.