Sare kanela kolore
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sare kanela kolorea (Cortinarius cinnamomeus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome orellanikoa. Orellanina, pozoi arriskutsua, inkubazio motela du.
Sare kanela kolorea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius cinnamomeus eta Cortinarius cinnamomeus Gray, 1821 Fr. | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus cinnamomeus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ez oso mamitsua, hasieran koniko-globo itxurakoa eta ondoren zabaldu egiten da titi zabal batekin eta ertz inkurbatuekin. Hori-biolazeo kolorekoa eta gorrixka-lehoi kolorekoa.
Orriak: Itsatsiak, lodiak eta zabal, hori-oliba kolorekoak eta gero kanela kolorekoak.
Hanka: Liraina, zilindrikoa, oinarrian zertxobait zabalagoa, hori-oliba kolorekoa eta gero okre-kanela kolorekoa.
Haragia: Mehea, hori-berdexka, errefau usaina du eta zapore nabarmenik gabea. [2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Cinnamomeus epitetoa grekotik dator, kanela, esan nahi duen "kinnamon" hitzetik. Kapelaren kanela koloreagatik.
Gaur egun pozoitsu hilgarria izan daitekeela uste da.[3]
Cortinarius eta Dermocybe kolore distiratsu eta bizikoak (gorritik berdera) baztertu egin behar dira. Adibideak: Cortinarius cinnamomeoluteus, Cortinarius semisanguineus, Cortinarius orellanus hilgarria, Dermocybe crocea.[4]
Udaberrian agertzen da, baina batez ere udazkenean , pagadi eta koniferoen basoetan.[5]
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Himalaiako mendikatearen eremua, Japonia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.