Roza Xanina
frankotiratzailea sobietarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Roza Jegorovna Xanina (errusieraz: Роза Егоровна Шанина; 1924ko apirilaren 3an jaioa eta 1945eko urtarrilaren 28an hila borrokan) Bigarren Mundu Gerrako eliteko sobietar frankotiratzaile bat izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Roza Xanina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jedma, 1924ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Txerepanovo, 1945eko urtarrilaren 28a (20 urte) |
Hobiratze lekua | Znamensk, Kaliningrad Oblast (en) |
Heriotza modua | borrokan hilda |
Hezkuntza | |
Heziketa | Frankotiratzaileen Trebakuntzarako Emakumezkoen Eskola Zentrala |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | frankotiratzailea, hezitzailea eta militarra |
Lantokia(k) | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Armada Gorria Infanteria |
Gradua | senior sergeant (en) sergeant major (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra Vilniusko erasoaldia Q16655649 East Prussian Offensive (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Itxi
Borondatez aurkeztu zuen bere burua lehen mailako frankotiratzaile gisa jarduteko,[1] eta 59 etsai naziren heriotza egozten zaizkio. Tiro egitean zuen doitasunagatik ezaguna, mugitzen ari ziren etsaiak jotzeko eta «bikoitzak» egiteko gai zen, hau da, bi helburu jarraian botatzea, segida azkarrean egindako bi tiroz.[2]