From Wikipedia, the free encyclopedia
Raymond Lévesque (Montreal, 1928ko urriaren 7a- ibidem, 2021eko otsailaren 15a) Quebeceko kantautorea, poeta, eleberrigilea eta antzerkigilea da.[1] Felix Leclerc-ekin batera karrera luzea egin zuen Frantzian 1950eko hamarkadan, gaztetxoa zelarik. Han hasi zen bristoetan kantari, ez oso arrakasta handiarekin. Baina Brassens eta Gréco bezalako artistek ikusia zioten kantari gaitz bate espala.[2]
Raymond Lévesque | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 1928ko urriaren 7a |
Herrialdea | Quebec |
Heriotza | 2021eko otsailaren 15a (92 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, poeta, antzerkigilea, musikagilea, aktorea, autobiografialaria eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | |
Guztien artean popularitate handiena kantek eman zioten hasieratik, eta batik bat oraindik quebectar askok buruz dakiten Quand les hommes vivront d'amour (Jendeak maitasunez biziko direnean), diotenez 1956an Algerian frantsesek zeramaten gerrak piztu zizkion sentimenduek eraginda sortu zuena.[1]
Quebectarren maiteen duten kantatzat aipatu izan den abesti bikain horren bertsioak egin dituzte pare bat dozena baino gehiago artistak eta Euskal Herrian zenbait euskaldunek ezagutu dugu Joseba Tapiak egindako Québec: hamalau kantu independentziarako diskotik, Koldo Izagirre eta Itxaro Bordaren itzulpenekin eta Pascal Gaigneren moldakuntzekin. [3][4]Maitasuna helduko da darama titulutzat aipatu Quand les hommes vivront d'amour kantak, edozein gerratan gudari aritzea egokitu zaionak bezala har lezakeena beretzat edonolako militantzian gogoz saiatu denak.[1] Disko horretan Quebeceko beste kantautore hauen kantak ere bildu zuen Tapiak: Felix Leclerc, Gilles Vigneault, Claude Léveillée, Robert Charlebois eta Paul Piché.[5]
Raymond Lévesquek pianoa Rodolphe Mathieurekin ikasi zuen lehenik eta gero arte dramatikoa Madame Audet-ekin. 1947an, Fernand Robidoux-ek deskubritu zuen eta konposizio batzuk interpretatzeko gonbidatu zion bere irratsaiora, 1940ko hamarkadaren amaieratik, Jacques Normandekin azaldu zen Montrealgo Au Faisan Doré kabaretean eta geroxeago Saint-Germain-des-Prés[6] kabaretean.
1952tik 1954ra, Raymond Lévesquek CBC barietateko Mes jeunes années telesaila eskaini zuen Colette Bonheurekin batera, Quebecetik Frantziara joan zen bizitzera, 1954tik 1959ra bitartean. Ondoren Barclay-rekin grabatzen du. Garaiko hainbat izarrek haren abestiak interpretatu zituzten, horien artean Bourvil, Jean Sablon, Cora Vaucaire, Eddie Constantine, etab. Raymond Lévesque musika aretoko eszenatokietan eta Parisko kabaret txikietan ere aritzen da, besteak beste, Le Port du Salut eta La Colombe kabaretetan. Garai horretan konposatu zuen Quand_les_hommes_vivront_d'amour abestia, hein handi batean Aljeriako gerran inspiratuta. Eddie Constantinek diskoan grabatu zuen lehen aldiz, eta abesti hau Quebeceko eta Frantziako hainbat abeslarik interpretatu zuten, horien artean Geneviève Bujoldek. 1956an, Honoré de Balzac omentzeko abesti bat sortu zuen, Bourvilekin batera interpretatu zuena.
1959an Quebecera itzulita, Raymond Lévesquek lehenengo kantutegia sortu zuen: Bozos.[7] 1959tik 1964ra, telenobela desberdinetan parte hartu zuen eta Gazteentzako Coucou telebista programa eskaini zuen Radio-Canada telebistan. 1968. urtetik aurrera, Gilles Vigneault-ek bultzatuta, idazketa poetiko, antzerki eta erromantikoan saiatu zen. 1980an, Félix Hommage garaikurra jaso zuen ADISQ galan.
1960eko hamarkadan sutsu hartu zuen parte Quebecen burujabetzaren aldeko mugimendu berrian, independentzia aldarrikatuz. Garai hartan mugimendu armatu bat ere izan zen, Quebeceko Askapenerako Frontea (Front de Liberation du Quebec, FLQ) eta hain zuzen talde hartako kide presondegiratu baten istorioa kontatuz egin zuen "Bozo les culottes" abestia, euskaraz Tapiak "Bozo galtzaundi" eman zuena.[1]
1986an, gortasunak jota, Raymond Lévesquek abestiaren interpretazioa alde batera utzi zuen. Urteetan zehar, hainbat gertaeren bidez, Quebeceko bizitza politikoan aktiboki parte hartu zuen.
Montrealgo eta Quebeceko eszena artistikoan, bere alabak, Marie-Marine Lévesquek, Raymond Lévesqueren ondarea bizirik mantentzen zuen, aitaren hainbat abesti bere ikuskizunetan txertatuz, txikia zenean bereziki berarentzako konposatutako bat barne.
Marie-Josée Longchamps-ek Raymond Lévesquerekin adostuta 2009tik aurkezten du Marie-Josée Longchamps Raymond Lévesqueren unibertsoan. Olerkiak, bakarrizketak eta abestiak dira protagonista.
2005ean Kanadako Gobernadore Nagusiak (Commonweath komunitateko kide izanik, subirano nagusitzat aitortzen duten Ingalaterrako erreginaren ordezkaria denak) sari nagusia eman nahi izan zion, baina uko egin zion Lévesquek, beti Quebecen independentzia aldarrikatu duela erantzunda.
Raymond Lévesquek bostehun abesti baino gehiago sortu zituen, bost antzezlan, berrogeita hamar inguru kritika umoretsu, zazpi poesia bilduma, irudizko gutun umoretsuen bilduma, eta autobiografia bat.
2021eko otsailaren 15ean hil zen Covid-19rekin, 92 urte zituela.[8] Bere sorterria burujabe ikusi gabe hil zen Raymond Lévesque eta, ziur, zahar gehienak bezala gaztetako garai berreskuratu ezin haien oroiminez, "Paulin" kanta bikainarekin egin zuen bezala.
« | Bere sorterria burujabe ikusi gabe hil zen Raymond Lévesque eta, ziur, zahar gehienak bezala gaztetako garai berreskuratu ezin haien oroiminez, "Paulin" kanta bikainarekin egin zuen bezala. | » |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.