From Wikipedia, the free encyclopedia
Raphidioptera Pterygota azpiklasearen barneko intsektu ordena da. Lehenago, megalopteroak bezala, Neuroptera ordenean sailkatzen ziren. Helduek lau hego garden, oso nerbio nabarmenekin, eta protorax (toraxaren aurreko segmentua) luzanga eta higikorra, lepo itxurakoa, dituzte. Emeek arront obipositore luzea dute[1], arrautzak zuhaitzen azalaren zirrikituetan edo egur ustelean erruteko baliatzen dutena. Larbak lehortarrak eta, imagoak bezala, harrapariak dira[2]. 9 familia eta 210 espezie ezagutzen dira[1].
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Familia | Irudia |
---|---|
Alloraphidiidae | |
Baissopteridae | |
Chrysoraphidiidae | |
Inocelliidae | |
Juroraphidiidae | |
Mesoraphidiidae | |
Metaraphidiidae | |
Nanosialidae | |
Parasialidae | |
Priscaenigmatidae | |
Raphidiidae |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.