From Wikipedia, the free encyclopedia
"Quino" edo Joaquín Salvador Lavado (Mendoza, 1932ko uztailaren 17 - ibidem, 2020ko irailaren 30a) komikigile argentinarra zen, Fontanarrosarekin batera ezagunenetarikoa.
Quino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joaquín Salvador Lavado Tejón |
Jaiotza | Guaymallén (en) , 1932ko uztailaren 17a |
Herrialdea | Argentina Espainia (1990 - |
Heriotza | Luján de Cuyo (en) , 2020ko irailaren 30a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | ohorezko doktorea ohorezko doktorea ohorezko doktorea katedraduna |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, umorista grafikoa, marrazkilaria eta karikaturagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Quino |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
quino.com.ar | |
Haatik, Quino bera mundu mailan askoz ezagunagoa, batez ere "Mafalda" komiki sortari esker, 1964tik 1973 arte jatorriz argitaratutakoa. Mafalda izeneko neskatoa eta Manolito bere lagunaren burutazioak gaur egungo gizarteari buruzkoak klasiko bihurtu dira.
Txikitatik Quino izena jarri zioten, bere osabarengandik, Joaquin ilustratzailearengandik, bereizteko. 1945ean, ama hil ondoren, Mendozako Arte Ederretako Eskolan hasi zen ikasten. Bere aita handik gutxira hil zen, Quinok hamazazpi urte zituenean. Eskola utzi zuen, komiki istorioen egile izateko asmoz, eta laster saldu zuen bere lehen lana. Hainbat argitaletxetan saiatu zen lana aurkitzen, baina ez zuen arrakastarik izan. Derrigorrezko soldaduska egin ondoren, 1954an Buenos Airesen finkatu zen.
Bere lehen umorezko orrialdea Esto Es astekarian argitaratu zuen, ordutik aurrera beste hedabide askotan argitaratzen hasi zen: Leoplán, TV Guía, Vea y Lea, Damas y Damitas, Usted, Panorama, Adán, Atlántida, Che, Democracia egunkaria, besteak beste.
1954an, aldizka argitaratzen hasi zen Rico Tipon eta gero Tía Vicenta eta Dr. Merengen. Handik gutxira, publizitate-marrazkiak egiten hasi zen. Bere lehen bilduma liburua, Mundo Quino, 1963an argitaratu zuen, eta, ondoren, Mansfield etxetresna elektrikoen enpresarentzako ezkutuko publizitate kanpaina baterako orrialde batzuk eskatu zizkioten[1], Mafaldaren pertsonaia horretarako sortu zuelarik. Kanpaina ez zen gauzatu, eta, beraz, Mafaldaren lehen istorioa Leoplanen argitaratu zen, eta, ondoren, Primera Plana astekarian argitaratu zen aldizka, astekariaren zuzendaria Quinoren laguna baitzen. 1965 eta 1967 artean Argentinako El Mundo egunkarian argitaratu zen; laster argitaratu zuen lehen bilduma liburua eta beste herrialde batzuetan argitaratzen hasi zen, horien artean Italian, Espainian (zentsurak helduentzat bezala etiketatzera behartu zuen) eta Portugalen.
1973ko ekainaren 25ean Mafaldaren komikiak utzi ondoren, Quino Milanera joan zen, eta umorezko orrialdeak egiten jarraitu zuen.
2014ko maiatzaren 21ean, Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzea saria jaso zuen[2], eta hurrengo urriaren 25ean eman zioten[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.