Pyramiden
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pyramiden (piramide, eskandinaviar hizkuntza gehienetan, errusieraz: Пирамида, Piramida) Svalbardeko (Norvegia) Spitsbergen uharteko kokalekua da, ikatz meatzaritzaren inguruan sortuta. Suediak sortua 1910ean[1], 1927an saldu zion Sobiet Batasunari. Kokaleku hau 1998an hustu zuten eta gaur egun utzita dago, azpiegitura eta eraikin gehienak oraindik bertan daudelarik.
Datu azkarrak Pyramiden Пирамида, Administrazioa ...
Pyramiden Пирамида | |
---|---|
giza kokalekua | |
Plaza nagusia ![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Svalbard |
Izen ofiziala | Pyramiden |
Jatorrizko izena | Пирамида |
Geografia | |
Koordenatuak | 78°39′22″N 16°19′30″E |
![]() | |
Azalera | [convert: invalid number] km² |
Altuera | 37 m |
Demografia | |
Biztanleria | 6 |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1910 |
Itxi
Billefjorden fiordoaren ondoan dago kokaturik, Spitsbergen irlan, eta kokaleku ondoan dagoen piramide formadun menditik datorkio izena. Svalbardeko kokaleku nagusia, Longyearbyen 50 km-ra dago, hegoalderantz, Barentsburg 100 km-ra hego-mendebalderantz eta Ny-Ålesund ikerketa kokaleku txikia, 100 km mendebalderantz.