![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/86/Vista_de_Pueyo%252C_Navarra%252C_Espa%25C3%25B1a%252C_20160213.jpg/640px-Vista_de_Pueyo%252C_Navarra%252C_Espa%25C3%25B1a%252C_20160213.jpg&w=640&q=50)
Puiu
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Puiu[4][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 34,0 kilometrora. Altuera 429 eta 636 metro artekoa da, eta 21,22 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 346 biztanle zituen.
- Artikulu hau Orbaibarko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Puiu (argipena)».
Puiu | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Herriko ikuspegia iparekialdetik | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Erdialdea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Tafalla | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2019-2023) | Maria Rosario Guillen Guillen (Landerri) | ||
Posta kodea | 31398 | ||
INE kodea | 31207 | ||
Herritarra | puiuar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°33′52″N 1°39′38″W | ||
Azalera | 21,22 km² | ||
Garaiera | 429-636 metro | ||
Distantzia | 34,0 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 346 (2023: ![]() | ||
Dentsitatea | 16,31 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 23,16 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 43,48 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 90,48 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,94 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[2][3] | % 13,20 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1847 (independentzia) | ||
Webgunea | www.pueyo.es |
Izena ematen dion mendiaren inguruan eraikita, herri izugarri hau Orbaibarreko sarreran dago, hegoaldetik, eta Nafarroa menditsuaren hasieran. Bere karrika aldapatsuek eta orografia konplexuak herri berezia egiten dute, 500 metrotan 120 metrotik gorako desnibelari aurre egin behar baitio. Uxuerekin eta Galipentzurekin batera, Puiu izan zen Nafarroako Erresumako defentsa lerro nagusia musulmanen aurrean, nahiz eta bere garrantzia bertan behera geratu zen Erresumako mugak hegoalderantz egin zuenean.
Bertako biztanleak puiuarrak dira.