![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2e/Pete_Buttigieg%252C_Secretary_of_Transportation.jpg/640px-Pete_Buttigieg%252C_Secretary_of_Transportation.jpg&w=640&q=50)
Pete Buttigieg
politikari estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Peter Paul Montgomery Buttigieg (South Bend, Indiana, 1982ko urtarrilaren 19a) estatubatuar politikaria eta Itsas Armadako militar ohia da, 2021etik Garraiobide idazkaria Joe Biden presidentearen gobernuan.[1] South Bend hiriko alkatea izan zen 2012tik 2020ra.
Harvard College eta Oxfordeko Unibertsitatean graduatua, McKinsey & Company-n aritu zen hiru urtez enpresa-aholkulari lanetan.[2] 2009tik 2017ra, inteligentzia ofiziala izan zen Itsas Armadaren erreserban. 2014an Afganistango gerrara bidali zuten zazpi hilabetez. Alkate zela, 2015ean, bere homosexualtasuna publikoki adierazi zuen Buttigiegek.[3]
2020ko hauteskundeetan Alderdi Demokrataren AEBetako presidentegai izateko hautagaitza aurkeztu zuen Buttigiegek 2019ko apirilean. Iowako caucus barne-hauteskundeak irabazi zituen, AEBetako bi alderdi nagusietako presidentegai barne-hauteskunde bat irabazten zuen lehen pertsona argi homosexuala bihurtuz.[4] 2020ko martxoan kanpaina bertan behera utzi zuen, eta Joe Bidenen hautagaitza babestu zuen.
2020ko abenduan, Biden hauteskundeen irabazleak Garraiobide idazkari hautagai izendatu zuen Buttigieg. Baieztatua izanik, AEBetako kabinete edo ministro-batzen historian lehen pertsona argi homosexuala da.