Pertsona eta jainko izen baskonikoak (antroponimoak eta teonimoak, alegia) Erromatartze garaian aurkitutako antroponimoak eta teonimoak dira, hizkuntza baskonikoaren bidez sortuak eta ez direnak latinarekin, hizkuntza zeltaren batekin edo iberierarekin identifikatu.
Arrasto nagusiak Antzinako Erromako sasoiko hilarrietan eta jainkoei eskainitako aldareetako inskripzioetan daude, batez ere baskoien lurraldean, nahiz eta lurralde honen mugak ez ditugun ongi ezagutzen. Hor, latinez idatzitako testuetan, pertsona eta jainko izen batzuk ageri dira.
Izenak
Egungo Nafarroa Garaian, Gipuzkoan eta Aragoin (ikus El Forau de la Tuta edo Los Bañales) aurkitu dira. Gehien-gehienak, bere forma datiboan (Nori/Norentzat) daude, eta beti ez da ziurra zein izango zen bere forma nominatiboa (Nor)
- Antroponimoak: Abisunhar (Lerga), Abisunso eta Badan (Izkue), Beltesonis (Oiartzun), Belsco, Dusanhar, Ederetta (Sadaba), Serhuhor, eta Ummesahar (Lerga)...
- Teonimoak: Errensa (Andion), Lacubegi (Uxue), Lara edo Larra (Iruxo, Larunbe eta Andion, Mendigorria), Loxa (Argiñanizibar) / Losa (Lerate eta Zirauki), Selatse / Stelaitse (Barbarin), Urde, Itsacurrinne (Izkue)[1]
Egungo Euskal Herrian, aurkitu diren euskaral hizkuntza batekin identifika daitekeen teonimoak hauek dira: Errensae, Helasse; Herauscorritsehe, Itsacurrinne, Lacubegi, Larrahi, Losae/Loxae, Selaitse/Stelaitse eta Urde.[2]
Soria, Errioxa, Bizkaian, Gipuzkoako zati handiena eta Araba ez ziren Baskoien lurrak Antzinatean, eta beraz, bertako garaiko aurkikuntzak ez dira baskoiak, baina euskararen forma zahar baten testigantzak dira, hau da eusko-akitanierazkoaren lekuko[oh 2]:
Eremu hauetatik urrun, Ascoliko brontzea dugu, Erroman agertu zen K.a.-tik II mendeko dokumentua delarik. Bertan Turma Salvitana-ko (Salduie, egungo Zaragoza, hiriko) zaldunen izenak agertzen dira. Soldadu mertzenario hauek Ebro bailarako hainbat herritakoak izanik, iberierazko izenak dituzte batez ere, baina izen batzuk euskal ezaugarriak dituzte: Enneges[3], Arranes eta Arbiscar[4].
Ezaugarriak
Joakin Gorrotxategik bere 2020ko artikuluan, jatorrizko akitaniarrek[5] eta baskoiek hitz egiten zuten hizkuntzaren ezaugarriak batera aztertzen ditu. Aspirazioa dute bokal artean (sahar), eta baita n eta r ondoren (Abisunhar, Serhuhor). Erroaren bukaeran ss eta ts ditugu: Helass-, Selats-. Sorian eta Errioxan aurkitutako eusko-akitanierazko testigantzei esker, badakigu emakumezkoen izenak sortzeko -se atzizkia erabiltzen zela: Onso (gizon), Onse (emakume). Akitaniako izenen ezaugarriak ere badituzte. Adibidez, atzizki hauek: -co, -so, -se, -thar. Jainko izenek datiboko desinentzia berezi bat dute: -e, -he (Selatse, Itsacurrinne, Larrahe)[6].
Iruditegia
- Lergako hilarrian erraz irakur daiteke: UMMESAHARF, hau da, "umme sahar(i) f(ilius)". (Proposatu den itzulpena, egungo euskaraz: "Ume, Zaharren semea")[7]
- Andeloseko aztarnategian (Mendigorrian aurkitutako Larra jainkoari eskainitako aldarea.
- Errensa jainkosari eskainitako aldarea
- Ascoliko brontzea
- Andrearriagako estelaren kopia
Oharrak
- Larrahi izena forma datiboan dago (Nori/Norentzat), eta beraz, izena forma nominatiboan (Nor) baliteke Larra izatea.
- Ikus Akitaniera Sorian artikulua.
Erreferentziak
Bibliografia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.