baskoien dibinitatea datibo forman From Wikipedia, the free encyclopedia
Larrahe (bere forma datiboan) antzinako baskoien jainko baten idatzizko izena da[1]. Lau idazkunetan agertu da bere izena, lau aratan: Muruzabal Andionen, Iruxon, Errezun eta Larunben, laurak Nafarroa Garaian eta baskoien eremuan[2].
Larrahe izena gizonezko dibinitate bati dagokio, Iruxoko aldarean deo (gizonezko jainko) hitza idatzita baitauka[3]. Bestela, ez dakigu bere ezaugarrien inguruko ezer gehiagorik. Hau da, ez dakigu jainko nagusia zen ala jainko txikia: lar, penate edo man bat.
Javier Velaza eta Joakin Gorrotxategik proposatu dute -he hori datiboaren forma izan zitekeela eta, beraz, Larra izan daiteke dibinitatearen izena. Hau dela eta, Larrahe idatzitakoa gaurko euskaraz Larrari litzatekeela uste da. Larra balitz jatorrizko izena, larreei lotutako dibinitatea izan zitekeela proposatu da[4]. Luis Mari Zalduak proposatu zuen jainko honen izena Larrani izan zitekeela[3].
Baskoieraz eta akitanieraz h hizkiak hasperena markatzen omen zuen, eta inguruko beste hizkuntzek ez zuten ezaugarri hori[2]. Horregatik Larrahe jainko izen baskonikoa zela uste da.
1940ean aurkitu zen Andiongo lur-sail batean, nekazaritza lanetan ari zirela. Gaur egun Andelosko museoan dago ikusgai. Aldarearen data ez da ziurra, baina K.a. 50. eta K.o. 50. urteen artean egindakoa dela proposatu dute adituek[3]. Aldarea kareharrizkoa da, goian focus bat du eta 61 cm x 32 cm x 27,5 cm neurtzen ditu. Promesa bat du, sei lerrotan idatzia, eta teonimoa azken errenkadan dago, LARRAHI moduan idatzia.
« |
MANILI |
» |
Amaierako I hori akaso II zen, hau da, E irakurri beharrekoa[3].
Hau da aurkitutako aldarerik txikiena, 27,5 x 15 x 12 cm. baino ez baititu. Gainera, golde batek emandako kolpeak erdiko zati guztia desitxuratu du. Aldarea Errezun aurkitu zen, baina ez zen argitaratu[3]. Testua oso hondatuta dago, baina teonimoa ondo ikusten da azken lerroan (honek ere marra bakarra du E letrari dagozkion bi marren ordez):
« |
++VS+ |
» |
1996an aurkitu zen Iruxon; badirudi etxe batean berrerabili zela uneren batean. Gaur egun Goñerriko etxe batean dago gordeta. 38 cm x 28cm x 20 cm ditu eta kareharrizkoa da. Epigrafian oinarritua, Erromatar Inperioaren hasierakoa dela uste da[3]. Testuak honela dio:
« |
DEO |
» |
Velazaren ustez, hasierako "deo" horrek iradokitzen du interpretatio gertatu zela, hau da, erromatarren panteoiko gizonezko jainkoren batekin parekatu zela teonimo indigena[3].
Larunbeko aldarea 2022an aurkitu zuen Aranzadi Zientzia Elkarteak, XI. mendeko Doneztebeko monasterioaren putzuaren barruan[5]. Kalkarenitazko bloke monolitiko batean egindako pieza da, eta 47 x 18 x 18 cm ditu. Goiko aldean focus biribil bat du, zeina erritualak egiteko erabiltzen zen, eta bi moldura soilek banatzen dute gorputza goiko partetik eta oinetik. Testu epigrafikoa lau idazketa lerrotan banatua dago[2].
« |
VAL(ERIA)·V[I]- |
» |
Testua, beraz, Valeria Vitella izeneko emakume baten eskaintza da, eta I. mendean datatu dute adituek[5].
Azkenik, aipagarria da "Larrasoni" datibozko teonimoak ere agertzen direla Mouxen, (garai artako Narbo hiriaren jurisdikzionalean) aurkitu ziren hiru inskripziotan, bi latinez eta hirugarren bat grezieraz, nahiz eta horren benetakotasuna zalantzan jarri zen hasieratik, eta gaur egun desagertuta dago[6][7]:
Bigarren inskripzioen, Larrasoni cellas aipatzen da, ha da, "Larrasoren cella"; epigrafistek uste dute Mouxen Larraso jainkoari eskainitako santutegia zegoela. Inskripzio hauek ez daude Akitaniarren eskualdean, baina Michel Christolek nabarmentzen du Moux Narbona eta Bordeleko (Akitaniako) bide nagusian kokatuta zegoela[10].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.