Pazkoa edo Pazko Igandea kristautasunaren jai egun garrantzitsuena da, udaberrian ospatutakoa.
Pazkoa | |
---|---|
Jesusen piztuera (Raffaello, 1499/1502) | |
Mota | Kristaua, kulturala |
Esanahia | Jesukristoren piztuera ospatzen da |
Data | |
Data | Martxoaren 22 |
2023 | Apirilaren 9 (Mendebaldea) Apirilaren 16 (Ekialdea) |
2024 | Martxoaren 31 (Mendebaldea) Maiatzaren 5 (Ekialdea) |
2025 | Apirilaren 20 (Mendebaldea) Apirilaren 20 (Ekialdea) |
2026 | Apirilaren 5 (Mendebaldea) Apirilaren 12 (Ekialdea) |
Pazko judua
Judaismoak Pazkoan Moisesen eskutik Israel herria Egiptoren morrontzatik askatu izana ospatzen du. Egun horretan juduek legami gabeko ogia, bildots errea eta barazki gordinak jaten dituzte eta sinagogatan otoitzaldi bereziak egiten dira. Urteetan zehar judaismoaren batasuna bermatzeko ezinbesteko jaia izan da.
Aste Santua
Kristauek Aste Santua burutzen dute, hiru egun nagusitan: Ostegun Santuan, Jesukristoren nekaldi edo pasioaren ataria irudikatzen dute, hau da, apostoluekin egindako "Azken Afaria" eta atxilotu baino lehenagoko orduak.
Ostiral Santuan, nekaldiaz beraz oroitzen da, Jesusen heriotza eta lehenago pairatutako sufrimenduak alegia.
Pazkoan Jesusen piztuera ospatzen dute, aste horretako igandean. Era berean, pazkoa liturgia urteko epe garrantzitsuenaren hasiera da, Mendekoste egunera arte 50 egun irauten dituena. Aldi horretako elizkizunetan Elizaren sorrera gogoratzen da, besteak beste.
Kristauen artean ekialdekoek (ortodoxoek) eta mendebaldekoek (katoliko eta protestanteek) egun desberdinetan ospatzen dute pazkoa. Urtez urte data aldatu egiten da, eguzki-egutegiaren bidez egin beharrean ilargi-egutegiaren bidez zehazten baita.
Irakurketak
Mateoren Ebanjelioa
- Mt 28:1-2. Jesusen piztueraren berria: "Larunbata igaro eta asteko lehen eguna aritzean, Magdalako Maria eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren. Bat-batean lurrikara gogorra gertatu zen: Jaunaren aingerua jaitsi zen zerutik eta, hurbildurik, harria biratu zuen eta gainean eseri".
Markoren Ebanjelioa
- Mk 16:4-6. Hilobia hutsik: "Piztua da": "Begiratu eta harria alboratua zela ohartu ziren, oso astuna zen arren. Hilobian sarturik, gazte bat ikusi zuten eskuinaldean eseria, soineko zuriz jantzia, eta erabat izutu ziren. Baina hark esan zien: Ez izutu! Nazareteko Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzate (…)".
Lukasen Ebanjelioa
- Lk 24:5-10. Jesusen piztueraren berria. " (…) Zergatik zabiltzate hilen artean, bizi denaren bila? Ez dago hemen, piztua da (…) Hilobitik itzulirik, gertatu guztiaren berri eman zieten Hamaikei eta gainerako ikasleei".
Joanen Ebanjelioa
- Jn 20:13-27. Jesus Magdalako Mariari agertu. "Aingeruek esan zioten: Emakume, zergatik ari zara negarrez? Hark erantzun zien: Nire Jauna eraman dute, eta ez dakit non ipini duten. (…) Jesusek esan zion: Maria! Honek, hurbilduz, esan zion hebreeraz: Rabbuni! (hau da, Maisu). Jesusek esan zion: Utz nazazu, oraindik ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire senideengana eta esaiezu neure eta zuen Aitarengana noala, neure eta zuen Jainkoarengana".
Prozesioak
Katolikoen eta ortodoxoen artean, prozesioek tradizionalki garrantzi handia izan dute. Espainian oso ezagunak dira Andaluzian eta Gaztelan egindakoak, ezaugarri zeharo ezberdinetakoak. Euskal Herrian, aldiz, ohitura ahulagoa dago prozesioei dagokienez.
Aberri Eguna
Gurean, politika eta erlijioa uztartuz, EAJk finkatu zuen Aberri Egunaren ospakizuna Pazko Igandearen egunean.
Irlanda
Irlandan urtero 1916ko Pazko matxinadaren urteurrena ospatu ohi da, herrialde osoan gertakari hori oroitarazteko ekitaldiak burutzen dira, eta Dublingo O'Connell Street etorbidea eta erdigunean kale martxa eta desfileak igarotzen dira.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Bilboko Aste Santuaz
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.