politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Pablo Casado Blanco (1981eko otsailaren 1a, Palencia, Gaztela eta Leon) espainiar politikari bat da. Espainiako Parlamentuan Alderdi Popularreko diputatua da Ávila ordezkatuz.
2018ko uztailaren 21etik aurrera Espainiako Alderdi Popularreko presidentea da.[1]
2018ko ekainaren 25ean Altsasura egindako bisitaldi batean euskara Nafarroako Foru Erkidegoko hizkuntza ez zela adierazi zuen.[2] Alderdi Popularreko presidente hautatua izan eta egun batzuetara, Pedro Sanchezekin bildu zen, eta hari adierazi zion igaro ezineko zenbait muga ("lerro gorriak") ezarriko zizkiola: Katalunia, euskal presoen gerturatzea, Nafarroa; "terrorismoaren gorespenaren kontrako lege berri bat" proposatuko zuela ere adierazi zuen.[3] Casado harro agertu zen behin baino gehiagotan PPren iraganaz, baina ez zuela "PPren iraganari buruz erantzungo".[4][5][6][7] Hala ere, adierazi zuen Génovako PPren egoitza uztearen alde zegoela.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.