From Wikipedia, the free encyclopedia
On Golden Pond (euskaraz Urrezko Urmaelan) 1981eko Mark Rydell estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama filma bat da. 1979ko Ernest Thompson gidoigile eta antzerkigileak idatzitako izenburu berdineko On Golden Pond antzezlanaren egokitzapena burutu zuen. Katharine Hepburn, Henry Fonda, Jane Fonda, Doug McKeon eta Dabney Coleman aktoreek antzeztu zuten.
Filmak famili barneko belaundaldi ezberdinen arteko gorabehereak eta senideen arteko harremanen gaia jorratzen du. Bitxikeria gisa, filmean aita-alabaren papera antzeztu zuten, Henry eta Jane Fonda aktoreak benetazko bizitzan ere aita-alaba ziren, gainera Henry Fondaren azken filma ere izan zen, 1982an hil baitzen.
Oscar Sarietarako hamar izendapen jaso zituen, hiru irabaziz: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Henry Fonda), Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Katharine Hepburn) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ernest Thompson). Emakumezko aktore onenaren BAFTA Saria (Katharine Hepburn), Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama, Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria (Henry Fonda) eta Gidoi onenaren Urrezko Globo Saria (Ernest Thompson) ere irabazi zituen.
Norman eta Ethel Thayer (Henry Fonda eta Katharine Hepburn) urtero legez Golden Pond izeneko urmaelan dagoen etxean udako oporrak igaro ohi dituzten senar-emazte adinduak dira.
Haien alaba (Jane Fonda), bere senargai Billy (Dabney Coleman) eta senargaiaren semearekin (Doug McKeon) batera gurasoak bisitatuko ditu. Hasiera batean eelkarren arteko konfiantza eza nagusi den Norman eta Billyren arteko harremana piskanaka-piskanaka aldatuz joango da.
Chelsek betidanik bere gurasoekin harreman gatazkatsua izan du, baina Norman aita eta Billy senargaiaren arteko harremanak begiak irekiaraziko dizkio.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.