Zahartzarokoa denaz esaten da. Esaterako, dementzia senil From Wikipedia, the free encyclopedia
Hirugarren adina edo zahartzaroa pertsona batek bere bizi den eskualdeko bizi itxaropenera hurbildu edo gainditu egin duen bizitzaren aldia da. Zahartzaroan bizi den pertsona bati atso/agure edo adineko pertsona deitzen zaio.
Bizitza itxaropen luzea duten herrialdeetan, adineko pertsonek osasunarekin loturiko arazoak izaten dituztem gorputzaren ahalmenak nabarmen murrizten baitira kasu askotan. Horregatik ere, adineko pertsonek arreta eta laguntza berezia behar izaten dute, kasu batzuetan zerbitzu publikoek eskaintzen dutena.
Zahartzaroa orokorrean ikertzen duen arloa, ikuspuntu guztietatik, gerontologia da. Zahartzaroaren gaixotasunak ikertu eta tratatu egiten dituen arloa, berriz, geriatria da.
Bizitza tarte hau bizitzaren azkena izaten da pertsona gehienetan, adin ertainetik aurrera datorrena. Herrialde garatuetan 60 edo 65 urte ezartzen da muga moduan, hortik aurrera zahartzarotzat jotzen delarik, erretiroa hartzeko muga moduan adibidez. Batez besteko hori kontuan hartuta, hiru azpitaldetan banatuko zituzten pertsonak: zahar gazteak (65-74), ertaineko zaharrak (75–84) eta zahar-zaharrak (>85).
Hala ere, bizi itxaropenaren arabera zenbakiak gora edo behera joan daitezke beste herrialde batzuetan.
Alzheimerren gaixotasuna gaur egun gaixotasunik ohikoenen artean dago, tipikoki hirugarren adinean agertzen dena. Ohikoa da halaber normalean modu akutuan edo iragankorrean agertzen den Delirium edo Nahasmen Sindromea.
Arreta berezia merezi du Parkinsonen gaixotasunak halaber, oso prebalentea dena ere bai.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.