From Wikipedia, the free encyclopedia
Robert David "Dave" Grusin (Littleton, Colorado, 1934ko ekainaren 26a) jazz eta jazz-fusio piano-jotzaile, moldatzaile eta musikagile Estatubatuarra da.
Dave Grusin | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robert David Grusin |
Jaiotza | Littleton, 1934ko ekainaren 26a (90 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Colorado (en) Littleton High School (en) Manhattan School of Music (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, jazz musikaria, kantugilea, soinu banda konpositorea, aktorea eta musika-talde gidaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jerrald Goldsmith, Elmer Bernstein, Henry Mancini, Benny Goodman, Duke Ellington, Herbie Mann (en) , Nat King Cole, Herb Alpert, Bill Evans (piano-jotzailea) eta Erroll Garner |
Genero artistikoa | jazza jazz fusion (en) contemporary jazz (en) |
Musika instrumentua | pianoa musika teklatua |
Diskoetxea | GRP Records (en) |
davegrusin.com | |
|
Dave Grusin Littleton, Coloradon, jaio eta hazi zen. Dave Grusinen aita musikaria zen, biolinista klasikoa. Aitak musika munduan sartzera bultzatu zuela esaten du Dave Grusinek. Davek musika klasikoa ikasiz hasi zuen bere musikari karrera University of Coloradon. Unibertsitatean Shorty Rogers, Shelly Mann, Dave Brubeck, Count Basie, Gerry Mulligan eta Chet Bakerren abestiak entzuten zituen eta Art Pepper, Terry Gibbs eta Anita O´Day musikariekin jotzen aritu zen. Horrela sortu zen bere jazz-zaletasuna.
1959an, New Yorkera joan zen Manhattan School of Music musika eskolan ikastera, eta handik gutxira Andy Williamsentzat jo zuen eta Larry Rosen (Andy Williamsen bateria-jotzailea) ezagutu eta Larryren lagun-min bihurtu zen.
Bere bakarkako karrera 1962an hasi zuen, Subways are For Sleeping diskoa argitaratuz, eta urte bete beranduago Strings and Moonligh plazaratu zuen. Hasierako lan hauetan Art Tatum, Bill Evans eta Red Garland musikarien eragina nabaria da. Bere unibertsitateko egonaldian Terry Gibbsekin eta Johnny Smithekin jo zuen.
1959tik 1966ra arte Andy Williamsentzat Piano-jotzaile eta musika-zuzendari bezala lan egin zuen eta hortik aurrera zinema eta telebistarako soinu-bandak egiten hasi zen. 1964an Andy Williamsek emandako musika-zuzendari lana utzi eta hurrengo urtean Norman Lear eta Bud Yorkinen "Divorce American Style" soinu-banda konposatu zuen. Hortik aurrera hogeita hamar soinu-banda inguru konposatu zituen.
1960an Benny Goodmanekin grabatu zuen eta 1960ko hamarkadaren lehen urteetan, Hard bop talde batekin grabatu zuen. Boskote batekin jo zuen Thad Jones eta Frank Fosterrekin batera. 1970ko hamarkadaren lehen urteetan zenbait konponketa musikal egin eta Sarah Vaughan, Quincy Jones eta Carmen McRaeekin grabatu zuen. 1970garren hamarkadan teklatu elektrikoak jo zituen Gerry Mulligan eta Lee Ritenourekin.
GRP Records sortzen lagundu zuen, jazz-garaikide eta fusio konpainia onenbihurtu zen disketxea. 1980o eta 1990ko hamarkadetan grabatzen segitu zuen zenbait orkestra sinfonikorekin. GRP Big Band delakoa ere zuzendu zuen, "The Fabolous Baker Boys" soinu-banda grabatzean.
Bere hurrengo lana 2011n izan zen, "An Evening with Dave Grusin", zuzenean grabatutako albuma eta DVDa egin zuen Henry Mancini Institute Orchestrarekin. Lan honetan bere karreran zehar sorturiko abestiak ageri dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.