Okinotorishima[1] edo Okinotori uhartea[1] (japonieraz: 沖ノ鳥島 Okinotori-shima ) Japonian hegoaldeen kokaturiko uhartea da, 20°25′32″N 136°04′52″Ekoordenatuetan, Tokiotik 1.740 kilometrotara eta Oki Daito uhartetik 534 kilometrora hego-ekialdean (gertuen dagoen Japoniar uhartea). Administratiboki Minami Ioshima uhartearena da, 567 kilometrora.
Okinotorishima | |
---|---|
Bertako izena | 沖ノ鳥島 |
Geografia | |
Kokapena | Filipinetako itsasoa |
Uharteak denera | Atoloi bat eta uhartetxo bi |
Azalera | 7,8 km² |
Punturik garaiena | 1,5 m. |
Politika | |
Herrialdea | Japonia |
Prefetura | Tokio |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 bizt. |
Japonieraz urrun dagoen txorien uhartea esan nahi du eta Minamitorishimaren ondoren uharterik urrunena da. Hiru uhartetxo txiki ditu bere baitan:
- Higashikojima (東小島, "Ekialdeko Uhartetxoa", azalera 1,6 m²)
- Kitakojima (北小島, "Iparraldeko Uhartetxoa", mendebaldean, azalera 6,4 m²)
- Minamikojima (南小島, "Hegoaldeko Uhartetxoa", uharte artifiziala)
Uharte hauek 10 edo 20 zentimetro ateratzen dira uraren gainetik marea gora dagoenean, koral uharri baten aintziraren barruan. Badago beste laugarren arroka bat ekialdean.
Japoniak uharte izatea nahi du baina Txinak eskubide hori ukatu eta oraindik gatazkan dago. Japoniarentzat uharte balitz 430.000 km2 izango lituzke esplotazio komertzialerako. Japoniak hala ere milaka euro erabili ditu higadura ekidin eta eraikuntzak sortzeko.
Uhartea lehenengo aldiz Miguel Lopez de Legazpi zumarragarrak aurkitu zuen 1565an eta Parece Vela uhartea[1] izena jarri zion.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.