Odisha
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Orissa Indiako ekialdeko estatua da, Bengalako golkoan kokatutakoa, Dekkan penintsulako ipar-ekialdean. Hiriburua Bhubaneswar da.
Orissa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
India | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Izen ofiziala | ଓଡ଼ିଶା उड़ीसा Odisha | ||||||||||
Herrialdea | India | ||||||||||
ISO 3166-2 | IN-OD | ||||||||||
Hiriburua | Bhubaneswar | ||||||||||
Chief Minister of Odisha (en) | Naveen Patnaik (en) | ||||||||||
Zatiketa | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 20°09′N 85°30′E | ||||||||||
Azalera | 155,820 km² | ||||||||||
Mugakideak | Mendebaldeko Bengala, Jharkhand, Chhattisgarh eta Andhra Pradesh | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 41.974.218 (2011) 5.267.298 (2005) | ||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 236 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Hizkuntza ofiziala | Odia | ||||||||||
www.orissa.gov.in |
Goi-ordokiek eta mendiek hartzen dute estatuko lurralderik gehiena. Mahanadi, Brahmani eta Baitarani ibaiak lurrak ureztatzeko erabiltzen dira eta, oro har, mendebaletik ekialderako norabidea dute. Klima tropikala da.
Kalinga dinastiarekin erresuma aberatsa zen Budaren garaian. K.a. III. mendean Asoka enperadorea hartaz jabetu zen denbora batez, baina burujabetasuna berreskuraturik, itsas herri ahaltsua izan zen kristautasunaren lehen mendeetan. Ganga dinastiarekin urrezko aroa iritsi zuen (1078-1264). 1592an mongolek beretu zuten, eta 1803an ingelesek konkistatu zuten. 1949an egin zen Indiako Batasuneko estatu.
Biztanleriaren % 90 inguru herrixketan bizi da, eta nekazaritza dute jarduera nagusia: arroza, landare oliodunak, azukre kanabera, jutea, kokoa, etab.; azienda (bufaloak, behiak, ardiak, ahuntzak). Barnealdeko basoetan zenbait tribu primitibo bizi dira oraino, ehiza, bilketa eta nekazaritza ibiltaria egiten dutenak.
Meatze baliabide garrantzitsuak: burdina, kromita (Indiako lehen ekoizlea), manganesoa, grafitoa, bauxita, etab. Industria nagusiki baliabide horien ingurukoa da. Arrantza ere garrantzitsua da.
Indiako kulturan garrantzi handia izan dute Orissako santutegi ospetsuek, Bhubaneswarrekoak bereziki (VIII-IX. mendeak). Bestalde, orissi deiturikoa Indiako bost dantza mota klasikoetako bat da. Leinu asko daude eta erabiltzen diren hizkuntzak munda, dravidikoa eta oriya dira.
Orissak 30 barrutitan banatuta dago. Hona hemen:
Hiriburua eta hiri handiena Bhubaneswar da. Beste hiri nagusiak Cuttack, Sambalpur,Berhampur,Balasore, Puri eta Rourkela dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.