From Wikipedia, the free encyclopedia
Asoka edo Ashokavardhan Maurya[1] (hindiz: अशोक), Asoka Handia izenaz ezaguna (K.a. 304 - K.a. 232) Maurya Inperioko hirugarren enperadorea izan zen. Indiako azpikontinentearen jabe zen, eta Bengala eta Afganistan arteko lurretan agindu zuen. Nolabait, Indiaren sortzaile kontsideratzen da, lur guztien lehenengo batasuna egin baitzuen.
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Joxan Garaialde lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Asoka | |||
---|---|---|---|
K.a. 268 - K.a. 232 ← Bindusara (en) - Dasaratha Maurya (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Patna, K.a. 304 | ||
Herrialdea | Maurya Inperioa India | ||
Lehen hizkuntza | sanskritoa | ||
Heriotza | Patna, K.a. 232 (71/72 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Bindusara | ||
Ama | Subhadrangi | ||
Ezkontidea(k) | Tishyaraksha (en) Karuvaki (en) Asandhimitra (en) Padmavati (en) (K.a. 265 - Devi (en) (K.a. 285 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Maurya dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Prakritoa | ||
Irakaslea(k) | Upagupta (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, Enperadorea eta bhikkhu (en) | ||
Influentziak | Siddhartha Gautama | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | budismoa |
Bindusararen semea eta Chandraguptaren biloba zen. Indiako azpikontinentearen zatirik handienean izan zen errege K.a. 269 ingurutik K.a. 232ra, gaur egungo Afganistanetik Bengalaraino[2], baita hegoalderantz ere, gaur egungo Mysoreraino. K.a. 260. urtearen inguruan, Kalinga[3] konkistatu zuen gerra suntsitzaile batean, bere aurrekoek lortu ez zutena[4]. Gerra sarraskiak ikusi ondoren, budista bilakatu zen pixkanaka[5].
Asokak gerra suntsitzailea hasi zuen Kalingako estatuaren aurka (Odisha berria), zeina K.a. 260. urte inguruan bereganatu zuen[6]. Haren ediktuetako interpretazio baten arabera, budismora[7] bihurtu zen Kalingako gerrako heriotza ugari ikusi ondoren eta bereganatu nahian ekin zuena, eta, diotenez, gerrak 100.000 heriotza eta 150.000 deportazio baino gehiago eragin zituen[8]. Asoka oroitua da zutabeengatik eta ediktuengatik, Sri Lankara eta Erdialdeko Asiara monje budistak bidaltzeagatik eta Buda Gautamaren bizitzan leku esanguratsu batzuk markatzen dituzten monumentuak ezartzeagatik[9].
Asokaren ediktuez harago, hari buruzko informazio biografikoa mende batzuk geroago idatzitako kondairetan oinarritzen da, esaterako, II. mendeko Ashokavadanan (Asoka narrazioa, Divyavadanaren zati bat) eta Sri Lankako Mahavamsa (Kronika Handia) testuan. Indiako Errepublika modernoaren ikurra Asokaren lehoiaren kapitelaren egokitzapen bat da. Ašoka izenak Sanskritoz «minik gabe, penarik gabe» esan nahi du (A «privativum» da, eta Šoka, «mina, larritasuna»). Bere ediktuetan, Devānāmpriya (Jainkoen maitatua) eta Priyadaršin edo Priyadarshi (Guztiak maitasunez begiratzen dituena) deritze. Zuhaitz batenganako zuen afektua da bere izena asoka zuhaitzarekin edo Saraca indicarekin (batzuetan, Polyalthia longifoliarekin gaizki identifikatua) erlazionatzeko arrazoia, eta, horri, erreferentzia egiten zaio Ashokavadanan.
Historia unibertsalaren eskema bilduman (1920), H.G. Wellsek idatzi zuen: «Historiako zutabeak betetzen dituzten erregeen dozenaka milaka izenen artean: maiestate, graziadun, serenitate, gorentasun eta antzekoak, Asokaren izenak distira egiten du, ia bakarrik, izar batek bezala distiratzen du»[10].
Aita, Bindusara, enperadore Maurya zuen, eta, ama, ofizialki Dharma bazen ere, kondairak dio gortetik kanporaturiko Subhadrangi erreginaren semea zela. Anaiorde zaharragoak izan arren, Asokak ikasketa militarrak ere egin zituen, eta besteak baino gerlari eta ehiztari hobea zela frogatu. Bindusarak, Jaraunsletza, Susima semearentzat nahi zuen. Baina Ašokak aitaren ministroen babesa lortu zuen, Susima harroegia zela uste baitzuten[12]. Radhagupta izeneko ministro batek zeregin garrantzitsua jokatu omen zuen tronurako sarbidean. Koroatzea K.a. 269an izan zen.
Asokaren idazkunek berek ez dute bere lehen urteak deskribatzen, eta gai honi buruzko informazioaren zati handi bat bera baino ehunka urte geroago idatzitako kondaira apokrifoetatik dator[13]. Elezahar horiek fikziozko xehetasunak dituzten arren, hala nola Asokaren iraganeko bizitzei buruzko narrazioak, Asokaren garaiari buruzko xehetasun historiko onargarri batzuk barne hartzen dituzte[13][14].
Asokaren jaiotzaren data zehatzik ez da, Indiako testu garaikideek ez baitituzte xehetasun horiek erregistratzen. Badakigu K.a. III. mendean bizi izan zela, bere idazkunetan ziurtasun handiagoz ezagutzen diren hainbat gobernari garaikide aipatzen baitira, hala nola Antioko II.a Theos, Ptolomeo II.a Filadelfoa, Antigono II.a Gonatas, Magas Zirenekoa eta Alejandro (Epiro edo Korintokoa)[15] Beraz, Asoka K.a. IV. mendearen amaieran edo K.a. III. mendearen hasieran (K.a. 304 inguruan) jaio zen[16].
Asokaren idazkunak berak nahiko zehatzak dira, baina ez dituzte arbasoak aipatzen[17]. Beste iturri batzuen arabera, hala nola Puranak eta Mahavamsa, bere aita Bindusara Mauryako enperadorea izan zen, eta bere aitona Chandragupta, Inperioaren sortzailea[18]. Ashokavadanak ere Bindusara ematen du aitatzat, baina, bere jatorria, Budaren garaikidea den Binbisara erregeraino darama Ajata shatru, Udayin, Munda, Kakavarnin, Sahalin, Tulakuchi, Mahamandala, Prasomenit eta Nandaren bitartez[19]. Taranathak, XVI. mendeko monje tibetarrak, zeinaren kontakizuna aurreko tradizioen bertsio distortsionatua den[20], Asoka honela deskribatzen du: Champako errege nemitarraren merkatari baten alabaren seme ez-legitimoa[21].
Ashokavadanak dio Asokaren ama Champako brahman baten alaba zela, eta errege batekin ezkonduko zela profetizatu zen. Ondorioz, aitak Pataliputrara eraman zuen, eta, han, Bindusararen haremean sartu zuten, non, azkenean, bere erregina nagusi bihurtu zen[22]. Ashokavadanak ez du bere izenez aipatzen[23], baina beste kondaira batzuek izen desberdinak ematen dizkiote. Adibidez, Asokavadanamalak Subhadrangi deitzen dio[24][25]. Vamsatthapakasini edo Mahavamsa-tikak (Mahavamsari buruzko iruzkin bat), Dharma deitzen dio (Dhamma Palieraz), eta Moriya Kshatriya leinukoa zela dio. Divyavadana kondaira batek Janapada-kalyani deitzen dio[14]; Ananda W. P. Guruge adituaren arabera, hori ez da izen bat, goitizena baizik[24].
II. mendeko Appian historialariaren arabera, Chandraguptak ezkontza aliantza bat egin zuen Seleuko I.a Nikator gobernari greziarrarekin, Horrek eraman du Chandragupta, edo bere seme Bindusara, printzesa greziar batekin ezkondu zela espekulatzera. Hala ere, ez dago frogarik Asokaren ama edo amona greziarrak ziren esateko, eta ideia baztertu egin dute historialari gehienek[26].
Ashokavadanaren arabera, Bindusarari ez zitzaion Asoka gustatzen bere azal latzagatik. Egun batean, Bindusarak Pingala-vatsajiva aszetari eskatu zion zehatz zezala zein zen bere ondorengoa izateko duina bere seme-alabetatik. Aszetaren aholkuari jarraituz, Urrezko Pabiloiko Lorategian biltzeko eskatu zien printze guztiei. Asokak ez zuen joan nahi, aitak ez zuelako gustuko, baina amak konbentzitu egin zuen. Radhagupta ministroak Asoka hiriburutik Lorategirantz irteten ikusi zuenean, printzeari, bidaiarako, benetako elefante bat emateko prest agertu zen[27]. Lorategian, Pingala-vatsajivak printzeak aztertu zituen, eta konturatu zen Asoka izango zela hurrengo erregea. Bindusara ez gogaitzeko, aszetak uko egin zion oinordeko izendatzeari. Horren ordez esan zuen zaldi, jarleku, edari, ontzi eta janaririk onena zuena izango zela hurrengo erregea; aldiro, Asokak irizpidea betetzen zuela adierazi zuen. Geroago, Asokaren amari esan zion semea izango zela hurrengo erregea, eta, haren aholkuari jarraituz, erresuma utzi zuen Bindusararen haserrea saihesteko[28].
Kondairen arabera, Bindusara atsekabetuta zegoen Asokaren itxura itsusiagatik, baina Bindusarak ardura garrantzitsuak eman zizkiola ere badiote, hala nola Takshashila-n errebolta bat erreprimitzea (India iparraldeko tradizioaren arabera), eta Ujjain gobernatzea (Sri Lankako tradizioaren arabera). Horrek iradokitzen du Bindusara txundituta zegoela printzearen gainerako dohainekin[29]. Beste aukera bat izan daiteke Asoka urruneko eskualdeetara bidaltzea hiriburu inperialetik urrun mantentzeko[30].
Kalinga Indiako ekialdeko kostaldeko estatua zen, monarkia parlamentarioa zuena. Konkista gerrari ekin zion Ašokak koroatu eta zortzi urtera. Gerrak 100.000 hildako baino gehiago eta 150.000 deportatu eragin zituen. Garaipena ospatzen ari zela eta Kalingako lorategietan paseoan zebilela, hunkituta geratu zen hildakoen kopurua eta hildakoen senideen auhenak ikusita.
Ašokaren ediktuen XIII. ediktuak Kalingaren suntsipena ikusi ondoren erregeak sentitu zuen bihotz-zimikoa islatzen du: Txantiloi:Esana2
Kalingarekin izandako gerra hilgarriak budismoaren mezenas egonkor eta baketsu bihurtu zuen Ašoka enperadore mendekatia. Budismora bihurtu zen ala ez, ez dago argi[31], tradizio budistak hori baieztatzen duen arren. A. L. Basham indiari buruzko aditu ospetsuaren arabera, Ašokaren erlijio pertsonala budismoa izan zen, Kalingarekin izandako gerraren ondoren behintzat, baina hark zabaldutako Dharma ez zen budismoa[32].
Hala ere, bere babesletzak budismoaren hedapena ekarri zuen Maurya Inperioan, beste erresuma batzuetan, eta mundu osoan K.a. 250 inguruan[33].
Sin embargo, su patrocinio condujo a la expansión del budismo durante su mandato en el Imperio Maurya, en otros reinos, y en el mundo entero hacia el 250 a. C.[34]
Mendebaldeko lurretan Chanakya jaunak (Chandragupta Mauryaren aholkulari izan zenak) 16 herritako noble eta erregeak hil zituen eta bere burua Maurya Inperioaren buru izendatu. Artean, Bindusarak bere semeen artean krudelena zena —Asoka— bidali zuen, matxinada hori zapuztera. Asokak bere lana egin eta Ujjaineko gobernadore izendatu zuen Bindusarak.
K.a. 273an Bindusara hiltzean, haren oinordekotzarako lehia hasi zen. Enperadoreak bere seme Sushim nahi izan zuen ondorengo, baina ministroek Asoka babestu zuten eta horrek anaiordeak hilez enperadore izatea lortu zuen. Dipavamsa eta Mahavamsa idatziek diotenez Asokak, bere 99 anaiordeak hil zituen: Tissa izeneko bat bakarrik salbatu zuen.
Enperadore izatera iritsi bezain laster, gortean leialtasun probak pasa zituen eta 500 ministro desleial hil omen zituen. Hurrengo zortzi urteetan inperioa norabide guztietan handitu zuen: mendebalderantz (egungo Afganistan eta Iraneraino), hegoalderantz, Indiako azpikontinentea osatuz bai eta gaur egungo Sri Lanka ere, iparralderantz Pamir mendietaraino, eta ekialderantz, egungo Bangladesh eta Assam eskuratuz.
Azpikontinentearen ekialdeko Kalinga eskualdeak (gaur egungo Orissa) aurre egin zion eta K.a. 265ean bi urte iraun zuen gerra hasi zen. Kalinga menperatzeko, bere krudeltasun osoa erakutsi zuen Asokak, eskualdea erabat suntsituz, 100.000 kalingatar gizon hilez eta milaka emakume eta haur deportatuz. Gerra hartan Asokaren 10.000 gerlari ere hil ziren.
Kalingako gerran ikusitakoak Asoka bera ere izutu zuen eta zera esan omen zion bere buruari:
« | Zer egin dut? Hau garaipena bada, zer da porrota? Hau zer da, garaipena ala porrota? Justizia da ala injustizia? Ausardia ala ihesa? Ausarta al da haur eta emakume errugabeak hiltzea? Nire inperioa zabaldu eta aberasteko egiten dut ala beste batzuen erreinuak suntsitzeko? Batek senarra galdu du, besteak aita, honek semea, horrek jaio ez den haurra... Zer da gorpuen zarama hau? Hauek garaipenaren ala porrotaren zantzuak dira? Sai, bele eta arrano hauek herioren edo deabruaren mezulariak al dira? | » |
Gogoeta hauek Budaren ikaskuntzak jarraitu eta budismoa onartzera eraman zuten Asoka. K.a. 260 urtean Inperioko erlijio ofizial bihurtu zuen eta 250 urtetik aurrera munduan budismoaren enbaxadorea izan zen. Bere seme Rahul eta alaba Sanghamitra Sri Lankara bidali zituen budismoa zabaltzera, milaka estupa eraiki zituen India osoan eta biolentziarik gabeko politikak bultzatu zituen ordutik aurrera.
Asoka hil arteko garaiak baketsuak izan ziren eta Inperioaren azpiegiturak modernizatzeari ekin zion. Errepide nagusiak berriztu zituen, ibaiak kanalizatu eta nekazaritzarako ureztatze sistemak ezarri zituen, ospitale eta unibertsitateak eraiki zituen, eta erlijio ofiziala budismoa izan arren erlijio askatasuna ezarri zuen herritarrentzat.
Inperio osoarentzat balioko zuten legeak atera zituen, Asokaren ediktuak izenarekin ezagutzen direnak; Asokaren esanetan, «Gizon guztiak nire haurrak dira. Ni aita bezalakoa naiz haientzat. Aita orok bere haurrentzat ona eta zoriontasuna nahi duen bezala, nik ere gizon guztiak beti zoriontsu izan daitezen nahi dut».
Ediktuak 33 inskripzio ziren eta Asokaren zutabeak deritzen zutabetan idatzi zituen. Zutabe ugari banatu ziren Inperioko hiri handienetan ezarri zirenak, hauetariko 19 baino kontserbatzen ez diren arren. Zutabe hauek Asokaren sinbolo zen lehoiak zituzten kapitel gisa. Famatuena Sarnatheko zutabea da; hiru lehoi ditu kapitelean eta gaur egun Indiako Sinbolo Nazionala bihurtu da. Zutabe berean Asoka Chakra (Asokaren Gurpila) ere ageri da eta hau Indiako banderaren erdian ezarri dute.
Asokak 40 urtez agindu zuen, baina bera hil ondoren, Maurya Inperioak beste 50 urte eskas iraun zituen. Anitz emazte eta seme-alaba izan zituen: haietako asko inperioko lau muturretara budismoa zabaltzera bidali zituen. Berak Kunala semeren alde jokatu zuen baina Sampatri bihurtu zen enperadore. Inperioaren gainbeheraren hasiera zen. K.a. 185 urtean azken enperadorea zen Brihadratha hiltzean lurrak hainbat printzerritan zatitu ziren. Hogei mende geroago Britainiar Raj bihurtu arte Indiak ez zuen inoiz batasunik ezagutuko.
XIX. mendera arte genealogia budistetan agertzen zen izen ugarietako bat baino ez zen Asoka. Geroago, Sri Lanka, Tibet eta Txinan aurkituriko Divia avadana, Asoka avadana eta Majá vamsha idatziak eriden ziren: hor, Asoka errege handia izan zela irakurri arren, arkeologoek ez zioten sinesgarritasun handirik eman eta kondairetako pertsonaia baino ez zela uste izan zuten.
1837an James Prinsep indiar-britainiar arkeologoak Delhin zegoen harri handi bateko inskripzioak itzuli zituen. Asokaren ediktuak ziren eta Devanampiya Piyadasi (jainkoek maite dutena) erregea ageri zen bertan. Primsepek Sri Lankako erregeren bat zela uste zuen. baina ediktuak idatzita zeuden aztarna gehiago aurkitzeaz batera, Asokarekin identifikatzen hasi ziren., 1915ean erabat baieztaturik geratu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.