Nick Cave
musikari From Wikipedia, the free encyclopedia
musikari From Wikipedia, the free encyclopedia
Nicholas Edward Cave 1957ko irailaren 22an jaiotako musikari, idazle eta aktore australiarra da. Ezaguna da oso Nick Cave and the Bad Seeds taldean denbora luzean jarduteagatik. Haren musika eragin askoren isla da, baita tankera indartsu eta bizikoa ere; gitarra elektrikoak, eta azken diskoetan, pianoa, taldearen soinuaren oinarri eta ezaugarri dira, ondo jagondako letrak legez. Musika sentitzeko moduak, besteak beste, Tom Waits, PJ Harvey, Leonard Cohen, edo Shane MacGowan musikarien ildora darama. Egun Ingalaterran bizi da, Brightonen.
Nick Cave | |
---|---|
(1986) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nicholas Edward Cave |
Jaiotza | Warracknabeal (en) , 1957ko irailaren 22a (66 urte) |
Herrialdea | Australia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Susie Bick (en) (1999ko abuztuaren 11 - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Caulfield Grammar School (en) Wangaratta High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, musikagilea, eleberrigilea, idazlea, libretista, gidoilaria, piano-jotzailea, egile abeslaria, kantugilea, film-zuzendaria eta musikaria |
Lantokia(k) | Berlin |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nick Cave and the Bad Seeds (en) Grinderman The Birthday Party (en) The Boys Next Door |
Genero artistikoa | rock rock alternatiboa gothic rock (en) garage rock countrya bluesa |
Ahots mota | baxua |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa pianoa |
Diskoetxea | Mute Records (en) |
nickcave.com eta theredhandfiles.com | |
|
Warracknabeal Australiako Victoria estatuko herrixkan jaio zen Cave. Lau neba-arrebatan hirugarrena, aita Colin literatura-irakasle zuen, eta ama Julie, liburuzain. Nick artean txikia zela, familiak Wangarattara jo zuen bizitzera. Kristau anglikanoak izanik, ohiko zuten elizara joatea, eta bertan hasi zen Nick umeen abesbatzan kantatzen. Hainbat arazo bizi izan zituen herriko eskolan eta gurasoek Melbourneko ikastetxe batera bidaltzea erabaki zuten; bertan ere koroan aritu zen, eta aldi berean pianoa jotzen ikasten jardun. 1970. urtea zen. Bigarren hezkuntza egindakoan, 1976-1977 ikasturtean, Caulfieldeko Teknologia Ikastegian izena eman zuen pintura ikasteko asmoz. Sasoi hura da heroina hartzen hasi zenekoa. Aita auto istripu batean galdu zuten aldi horretan bertan.
1973an Caveren lehen taldea osatuko zuten Mick Harvey, Tracy Pew eta Phill Calvert ezagutu zituen, bandako gitarra-, baxu- eta bateria-joleak, hurrenez hurren. Aurreneko kantak Lou Reed, David Bowie, Alice Cooper, edo Roxy Musicen bertsioak ziren. Caulfieldeko ikastetxea utzi zuten 1977an eta bandari izena jarri: The Boys Next Door. 1978an Rowland S. Howard gitarra-jotzailea lotu zitzaion taldeari. 1984ra urte iraun zuen esperientzia horrek, eta punkaren ukituak ezaugarri zituen, denboran aurrean gero eta zaratatsuagoa, eta taula gainean ikuskizuna gero eta antzeztuagoa zen. 1980an formazioak The Birthday Party izena egin zuen bere, eta, aurrenik Londresera aldatu ziren; handik urte gutxitara, berriz, Mendebaldeko Alemaniara . Bidaide Anita Lee izan zuten, Caveren neskalaguna. Kantuen letra probokatzaileek eta jendaurreko emanaldi eskandaluzkoek berehala famatu zuten taldea: gitarra distortsionatuak eta Nick beti oihu batean. 1984an taldea desegin zen, edozelako drogek eraginda.
Nicken ardurapean bandak hamasei estudio-lan grabatu ditu. Azkena 2016an kaleratutako: Skeleton Tree. Bestetik 2008ko apirilaren 24an Dig, Lazarus, dig!!! aurkeztu zuen Donostian, Anoetako Kiroldegian. Stephen Thomas Erlewine and Steve Huey kritikoek horrela azaldu dute: "Bad Seeds taldearekin ere Cavek erlijioaren, heriotzaren, maitasunaren, Amerikaren edo bortxaren gaineko hausnarketak egiten jarraitu du, blues-a, gospel-a, rock-a eta post-punk-a nahita eta berariaz baliatuta, emaitza Birthay Partyrekin aritu zenekoa baino orekatuago eta ez hain muturrekoa bada ere".[1]
The Bad Seeds bazter laga barik, Cavek bestelako jorratzeak probatu ditu 90etik aurrera, bakarka joaz zein hainbat musikarik lagunduta. Sarritan parean izan du Warren Ellis hari-instrumentu jolea. Beste batzuetan Bad Seeds-eko partaideak ere, taldearen izaera alde batera utzita, zuzeneko hainbat emanalditan aritu dira . 2007an Nickek bultzatutako Grinderman izeneko formazioak diskoa atera zuen: aipatu talde hau All Tomorrow's Parties musika jaialdian agertu zen. Bobby Gillespie, Primal Scream taldeko bateria-jotzailea eta The Jesus and Mary Chaineko kide ohia, tartean izan zen.
Wings of Desire filmeko kanta batzuk Caverenak dira. Gainera, bilbean garrantzia berezia zuen Nick Cave and the Bad Seeds-ek, protagonistaren talde maiteena baitzen. Bestetik, There is a light kanta 1995eko Batman Forever filmaren soinu-bandan agertu zen. Red Right Hand abestia hainbat filmetan eta telebista sailetan erabili dute (The X-Files, Scream, Scream 2, Scream 3). People Ain't No God kanta Shrek 2ren soinu-bandan da. Azkenik, Wim Wenders zinemagilearen Until the End of the World (Bis ans Ende der Welt) 1991ko pelikularen kredituetan (I'll Love You) Till the End of the World kantarekin hartu zuen parte Cavek.
Shane MacGowanekin batera, Bob Dylanen Death is Not the End kanta grabatu du Cavek, baita Louis Armstrongen What a Wonderful World klasikoa ere. Azken hori The Flaming Lips taldearekin ere jo du inoiz. Halaber, Pulp taldearen Disco 2000 abestiari ekin zion Nickek haien Bad Cover Version singlearen B aldean. 2000. urtean, berriz, Johnny Cashek Nick and the Bad Seedsekoen The Mercy Seat kanta bertsionatu zuen; esker-oneko ordaina ei zena, aldez aurretik Nickek Cashen The Folk Singer grabatua baitzuen Kicking Against the Pricks estudio lanean. Gerora Cashi eginiko omenaldi batean, 70 urte bete zituenean, biak ala biak Hank Williamsen I'm So Lonesome I Could Cry abestu zuten taula gainean; 2002ko American IV: The Man Comes Around diskoan topa dezakegun kanta da. Cash zendutakoan han izan zen Nick ostera ere omenaldian, Let the Bells Ring kanta abesteko pronto (2003). 2004an Cavek Marianne Faithfull abeslariaren Before The Poison diskoaren hiru kanta idatzi eta ekoitzi zituen (Crazy Love, There Is a Ghost eta Desperanto). Ezagunak dira oso, bestetik, Nickek Kylie Minogue eta P.J. Harvey abeslari andrazkoekin eginiko duoak: Where The Wild Roses Grow eta Henry Lee, hurrenez hurren.
Idazlea ere bada Cave. 1988koa da King Ink poesia- eta kanta-bilduma; Lydia Lunch idazle, abeslari, poeta eta aktorearen lankidetza izan zuen lan horretarako. Berlinen zelarik, Nickek bere lehen eleberriari ekin zion, And the ass Saw the Angel, 1989an argitara eman zuena eta 2008an berriro ere kaleratu dena[2]. Hitzaurregile ere jardun du inoiz: Gospel according to Mark lanaren aitzinsolasa prestatu zuen lan hau Erresuma Batuan argitaratu zenerako (1998)[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.