Nyassa (aintzira)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nyassa edo Malawi[1] Afrikako Aintzira Handien artean hegoalderen dagoen aintzira da, Malawi, Mozambike eta Tanzania artean kokatua. Nyassa da Afrikako aintzira handienen artetik hirugarrena hedaduraz, eta mundukoen artetik bederatzigarrena. Tokiko bantu hizkuntzetako batean —yaoeran— nyassa izenak «aintzira» esan nahi du.
Nyassa (aintzira) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 474 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 570 km |
Zabalera | 75 km |
Azalera | 29.600 km² |
Sakonera | 704 m |
Bolumena | 8.400.000 hm³ 8.400 km³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 12°11′00″S 34°22′00″E |
Honen parte da | Lake Malawi National Park (en) Afrikako Aintzira Handiak Rift Valley lakes (en) |
Hidrografia | |
Betebidea | |
Hustubidea | Shire River (en) |
Arroaren azalera | 6.593 km² |
Arro hidrografikoa | Zambezi Basin (en) |
Aintzira 560 kilometro luze eta 75 kilometro zabal da, hots, 29.600 km²-ko eremua du. Nyassaren kostan Afrikako hiru estatu daude: Mozambike, Malawi eta Tanzania.
Aintziraren zatirik handiena Malawiren barnean dago, baina Malawiren eta Tanzaniaren arteko ur-muga oraindik erabakitzeke dago. Tanzaniak 1914 baino lehenagoko alemaniar eta britainiar kolonien arteko mugak aldarrikatzen ditu.
Malawik, ostera, 1919az geroztiko britainiar Administrazioak zituen mugak aldarrikatzen ditu. Orduko britainiar Nyassalandiak ez zuen Nyassa aintziran beste administraziorik nahi, eta mugak ia Tanzaniako kostetan jarri zituen. Iraganean, auziak gatazkak sortu izan ditu.
Mozambikek ia uren laurdena du. Likoma eta Chizumulu uharteak, Mozambikeko uretan dauden arren, Malawiko barrendegiak dira.
David Livingstone izan zen Nyassara heldu zen lehendabiziko europarra, 1859an. Horrenbestez, Britainiar Inperioak aintzira inguruko eskualdea beretzat aldarrikatu zuen, eta Nyassalandia kolonia sortu. Portugalek ekialdeko kostak kolonizatu zituen arren, gertuko Likoma eta Chizumulu uharteak Nyassalandiatik etorritako eskoziar kolonoek okupatu zituzten, eta britainiar boterearen mende geratu ziren.
1914an Nyassan borroka txiki bat izan zen: britainiar itsasontzi batek, Lehenengo Mundu Gerra hasi zela jakinda, alemaniar itsasontzi bat eraso zuen Tanzaniako uretan, artean Mendebaldeko Alemaniar Afrikako kolonia baitzen Tanzania.
Nyassan bi uharte nagusi daude: Likoma eta Chizumulu. Likoman katedral anglikano handia dago, XX. mendearen hasieran misiolariek eraikia. Uharte bietan baobab arbola asko daude.
Uharte bietan milaka pertsona bizi dira. Ekonomia banana, mangondo, tapioka ustiapenetan eta arrantzan datza.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.