2022ko komiki-liburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Ni ez naiz Mikel Laboa komikia Mikel Laboa musikariaren biografia ilustratua da, gidoia Unai Iturriaga eta Harkaitz Canorena da, eta marrazkiak Joseba Larratxerenak. Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedra eta Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu zen komikia 2022an.[1][2][3] Ilustrazioaren euskarazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen Joseba Larratxek lan honengatik.[4]
Ni ez naiz Mikel Laboa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe |
Argitaratze-data | 2022 |
Jatorrizko izenburua | Ni ez naiz Mikel Laboa |
Argitaletxea | Elkar |
ISBN | 978-84-1360-226-4 |
XX. mendeko euskal kantari maitatu eta miretsienetakoa izan den Mikel Laboaren bizitzaren inguruko zenbait atal azaltzen ditu komikiak.[5] Ohiko biografia moldeetatik kanpo, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan.
Liburuko 38-39 orrialde-bikotean Laboaren lehen kontzertuko balizko entzule ezagun asko agertzen dira, guztira 50tik gora lagun daude marrazkian. Nolabait Mikel Laboaren lanarekin harremana izan duten pertsonak dira. Besteak beste hauek agertzen dira:
Liburuaren egileak berak ere entzule dabiltza lehen kontzertu horretan (Harkaitz Cano, Joseba Larratxe, Unai Iturriaga)
Liburuan zehar 30 keinu egiten zaizkie Laboaren abestiei. Gainera sarean entzun ahal izateko abesti horien zerrenda bat eskaintzen da liburuko 126. orrialdean 'Sekulabelardiko doinu banda'. izenburuarekin:[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.