From Wikipedia, the free encyclopedia
Nekaratu arrunta (Argynnis paphia) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa. Europan aurkitzen da batez ere. Asiako toki epeletan ere ikus daiteke eta Magreb aldean ere bai[1].
Nekaratu arrunt | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Argynnini |
Generoa | Argynnis |
Espeziea | Argynnis paphia Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Viola riviniana, Elorri zuri, Cardamine bulbifera, Erysimum cheiri, Viola canina, Elorri beltz, mugurdiondo, Bioleta usaindun, Viola palustris eta Hesperis matronalis |
Lineok deskribatu zuen 1758. urtean eta Papilio paphia izena eman zion[2].
Tximeleta handia da, 52-70 mm arteko hegal-zabalera hartzen du. Kolore laranja du eta puntu beltzen bi lerro ditu hegalen ertzetan. Emea ere antzekoa da baina puntu betzak handiagoak dira arrarenak baino. Hegalen azpialdean antzekoa dute biek, aurreko hegalak laranjak eta atzekoan berdexkak lerro zuriekin.
Bada "valesina" izeneko aldaera bat, Kantauri mendikatean ohikoa dena. Tximeleta emeak kolore laranja beharrean kolore gris argia du eta orbain marroiak agertzen ditu.[3]
Beldarra marroi iluna da, lrro hori eta gorriak ditu eta arantza gorri adarkatuak[4].
Belaunadi bakarreko tximeleta da eta ekaina eta abuztu amaiera artean ikussten da hegan. Kopula gertatu ondoren emeak zuhaitz hostoerorkorren azaleko arrakaletan jartzen ditu arrautzak. Negua hasi baino lehen ateratzen dira beldarrak. Arrautza jaten dute eta enborraren azaleko arrakaletan babesten dira. Hor igarotzen dute negu osoa. Udaberrian zuhaitzetik jeitsi eta bioletaren familiako landareetak elikatzen dira. Udaberri amaiera aldera pupak eratzen dituzte eta uda hasieran tximeleten belaunaldi berria sortzen da.
Itsas mailatik 1.500 metrotako altuera arteko baso ertzetan bizi dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.