Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elorri beltza edo arantzabeltza (Prunus spinosa) mendi aldean hazten den zuhaixka da, estimatua bere fruituak direla eta, basaranak alegia.
Elorri beltz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Amygdaleae |
Generoa | Prunus |
Espeziea | Prunus spinosa Linnaeus, 1753 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | basaran eta sloe juice (en) |
20-200 cm garai izan daiteke. 16 mm lore zuria izaten du. Otsail eta maiatzaren artean loratzen da eta Mediterraneo inguruan bizi da (0 - 1600 m).
Elorri beltzaren landaketa 1997an hasi zen, patxaran ekoizteko behar diren basaranak lortzeko asmoz. Egun 150 ha landalur daude Nafarroan[1], gehiengoak Erriberan eta Erdialdean. Landareak, beste fruitu arbola ugari bezala, landatu eta 3 urtera iristen dira heldutasunera, eta 15 urtez irauten du ekoizpen garaiak. 2002an, 250 tona basaran jaso ziren[2].
Basaranak anis-pattarrean beratzean patxarana lortzen da. Ohiturari jarraiki, basa elorri beltzetatik lortzen dira basaranak; hala ere, 1990eko hamarkadatik elorri beltz landaketak egin dira.
Nafarroan ekoizten da patxaranaren % 95. 2000an, Nafarroako 7,7 milioi litro patxaran saldu ziren[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.