![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/85/Moriscos_Port_d%2527Or%25C3%25A1n._Vicente_Mestre.jpg/640px-Moriscos_Port_d%2527Or%25C3%25A1n._Vicente_Mestre.jpg&w=640&q=50)
Morisko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Moriskoak (gaztelaniaz: morisco; portugesez: mourisco; euskaraz "mairuzko" esan nahi duena) Iberiar penintsulan erresuma kristauak hegoalderantz joan ahala kristautasunera bihurtutako musulmanak izan ziren. 1492an, Espainiako Errege-erregina Katolikoek Granada musulmanei hartu ondoren, itxuraz behintzat kristau jokabidea harturik, Espainian geratu ziren musulmanez esaten da.[1] Teorikoki Gaztela edo Aragoiko beste biztanleen modukoak izan arren, baztertuak izan ziren gizarte eta politika mailan, 1609an Filipe III.a Espainiakoak egozteko agindua eman zuen arte.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/85/Moriscos_Port_d%27Or%C3%A1n._Vicente_Mestre.jpg/640px-Moriscos_Port_d%27Or%C3%A1n._Vicente_Mestre.jpg)