Montmartre
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Montmartre frantziar udalerri zahar bat da, 1860an Parisek anexionatua. Haren eremuaren gehiengoa 18. barrutiaren auzo bat da, nahiz eta zati bat Saint-Ouen udalerriari atxikitu.
Montmartre Montmartre | |
---|---|
barrutia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 18. barrutia |
Jatorrizko izena | Montmartre |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°53′13″N 2°20′28″E |
Altuera | 130,53 m |
Demografia |
Egun, Montmartre Paris iparraldeko auzo bat da, hiriburuko turismogune nagusietako bat. Ezaguna da bertan dagoelako harri zurizko Sacré-Cœur basilika ezaguna, eta taberna auzoa delako. Basilikaren ondoan Saint Pierre de Montmartre eliza zaharra dago, Inazio Loiolakoak eta Frantzisko Xabierkoak Jesusen Lagundia sortu zuten lekua omen dena. Auzoak garrantzi handia izan zuen Frantzia-Prusia Gerran eta Parisko Komunaren garaian. Gainera, XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran artista ugarik han izan zuten bizilekua edo lantegia. Artista horien artean zeuden Salvador Dalí, Amedeo Modigliani, Claude Monet, Pablo Picasso eta Vincent van Gogh.
Auzo honetako bihotzean Tertre plaza ezaguna dago, bertan erretratugile eta margolariak daude, bertatartzen diren turistei diruaren truk beren erretratuak marraztu eta margonalank ere saltzen dizkiete.
Montmartre muino gainean eta inguruan dago (Butte Montmartre), Parisko puntu garaiena (130,43 m Saint-Pierre de Montmartre hilerrian). Muinora igotzeko RATP erakundeak kudeatutako funikularra hartu daiteke, edo bestela 222 harmailako eskailerak. Hurbilen dauden metro geltokiak Anvers, Pigalle eta Blanche dira 2 linean eta Pigalle, Abesses, Lamarck - Caulaincourt eta Jules Joffrin 12 linean.
Mons Martis ("Marteren mendia") toponimo merovingiar garairaino biziraun zuen Montmartre gisa kristautua[1], martiriaren mendia esanahi aldatuarekin. Horrela, San Denisen martiriarekin lotu zen[2], bertan burua ebaki baitzioten 250 inguruan. San Denis Parisko apezpikua zen eta egun Frantziako patroia da. Badirudi muinoaren erlijiozko garrantzia zaharragoa dela, druiden santutegi izan omen zelako, inguruetako tontor garaiena baitzen. Hala ere, ez dira arrasto arkeologikorik aurkitu[3].
XIX. mende erdialdean, artista ugari, Johan Jongkind eta Camille Pissarro esaterako, Montmartrera joan ziren bizitzera. Mende amaierarako, Montmartre eta eskuinaldeko Montparnasse auzoak Parisko artista-gune nagusi bihurtu ziren. Gainera, jatetxea bat ireki zen tontorretik gertu zegoen haize errota batean: Moulin de la Galette.
Artista elkarteak ere sortu ziren, Les Nabis eta Incoherents esaterako, baina itzal handiko bakarkako artistengatik da ezaguna batez ere. Horien artean daude Vincent van Gogh, Pierre Brissaud, Alfred Jarry, Gen Paul, Jacques Villon, Raymond Duchamp-Villon, Henri Matisse, André Derain, Suzanne Valadon, Pierre-Auguste Renoir, Edgar Degas, Maurice Utrillo, Henri de Toulouse-Lautrec, Théophile Steinlen, Salvador Dalí, Amedeo Modigliani, Claude Monet eta Pablo Picasso, auzo honetan inspirazioa lortu zutenak. Konposatzaile batzuk ere auzoan bizi izan ziren, Satie esaterako (Le Chat Noir kabareteko pianojolea).
Gaur egun ere artelanak aurki daitezke, baita kalean ere, tartean 'Maite zaitut' esaldien murrua bezalakoak.
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.