Suzanne Valandon, Marie-Clémentine Valade izenez jaioa (Besines, Haute Vienne, 1865eko irailaren 23a- Paris, 1938ko apirilaren 7a) margolari frantsesa izan zen.
Suzanne Valadon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bessines-sur-Gartempe, 1865eko irailaren 23a |
Herrialdea | frantsesa |
Heriotza | Parisko 16. barrutia eta Paris, 1938ko apirilaren 7a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Ouen Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | André Utter (en) (1914 - 1938) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, modeloa, modeloa, marrazkilaria, grabatzailea eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Société nationale des beaux-arts (en) |
Mugimendua | postinpresionismoa sinbolismoa |
Izengoitia(k) | Suzanne Moussis eta Suzanne Utter |
Genero artistikoa | izadi hila erretratua biluzia paisaia margolaritza |
Bizitza
Garbitzaile alargun baten alaba izan zen Suzanne. 16 urterekin akrobata egin zen, baina erorketa batek amaiera jarri zion horri. Bere amarekin eta bere semearekin (Maurice Utrillo margolaria) bizi izan zen Montmartreko auzoan.
Bere edertasunak margolari asko erakartzen zituen, modelo gisa hartzen zuten eta horrela hainbat margotze teknika ikasi zituen. Edgar Degas, Henri de Toulouse-Lautrec, Pierre-Auguste Renoir eta Pierre Puvis de Chavannes-es modeloa izan zen; hauetako batzuekin erlazio bat ere izan zuen. Harreman nabarmen bat ere izan zuen Erik Satie musikagilearekin eta haren erretratu ezaguna egin zuen 1893 urtean. [1].Harremana hautsi zenean, Satiek Vexations eta Danses Gothiques sortu zituen.
Valandonek natura hila, erramuak eta paisaiak margotu zituen. Bere biluziengatik ere famatua da. 1894an, Société Nationale des Beaux-Arts administratzen zuen lehen emakumea izan zen. Oso perfekzionista zen, urteak pasa zitzakeen bere koadroak konpontzen, hauek erakutsi aurretik.
Espiritu aske eta apetatsua zuen. Azenario sorta bat eramateagatik zen ezaguna, ahuntz bat omen zuen "bere marrazki txarrak jaten zituena" eta kabiarrarekin elikatzen omen zituen bere estudioko katuak ostiraletan.
1896an ezkondu zen Paul Moussis, burtsako agentearekin. 1909an banandu egin ziren eta André Utter-ekin joan zen bizitzera. Utter, bere semea Maurice Utrilloren laguna zen, hogeitahiru urte gazteago eta biak azaltzen dira Adam eta Eva margolanean. Aitindaria izan zen gizon eta emakumeen gorputz biluziak elkarrekin margotzen eta lan hau zen horen erakusle. [2]. Maurice semea eta Utter maitalea Sarearen jaurtiketan ere margotu zituen Valadonek.
1938ko apirilaren 7an hil zen Valandon, bere lagun margolariez inguratuta, André Derain, Pablo Picasso eta Georges Braque. Cimentière de Saint-Ouen-en lurperatua izan zen.
Bere obrak Parisko Georges-Pompidou Zentroan eta New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten daude ikusgai.
Margolan nabarmenak
- Autoerretratua (1883).
- Adam eta Eva (1909).
- Panpina abandonatua (1921).
- Sarearen jaurtiketa (1914)
- Gela urdina (1923).
Erreferentziak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.