euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikel Azurmendi Intxausti (Donostia, Gipuzkoa, 1942ko abenduaren 10a[1][2] - ibidem, 2021eko abuztuaren 6a[3][4]) euskal idazle, antropologo eta itzultzailea izan zen.
Mikel Azurmendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1942ko abenduaren 10a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2021eko abuztuaren 6a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sorbona Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | gaztelania euskara alemana ingelesa latina greziera italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, idazlea, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, bigarren mailako irakaskuntza katedraduna eta filosofoa |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna Ermuko Foroa |
Mikel Azurmendi Donostiako Igeldo auzoan jaio zen, 1942ko abenduaren 10ean. 1960ko hamarkadaren hasieran ETAko kidea izan zen, erakundearen buruzagiek armak erabiltzea erabaki zuten arte.[5] Filosofia ikasi zuen Parisko Sorbona Unibertsitatean. Doktoretza-tesia EHUn defendaturik, Antropologia Sozialeko irakasle izan zen bertan.
1990eko eta 2000ko hamarkadetan oso jarrera aktiboa izan zuen ETAren kontra eta, adibidez, Ermuko Foroaren eta Aski Da elkartearen sortzaileetako bat izan zen.[6] 2000ko abuztuan, Ermuko Foroaren kide izateagatik jasandako mehatxu eta erasoaldien ondorioz, Euskal Herria utzi eta Ameriketako Estatu Batuetara joatea erabaki zuen.[7][8] 2000-2001 ikasturtean "Visiting Fellow" izan zen New Yorkeko Cornell Unibertsitatean,[7] baina 2000ko abenduan itzuli zen aldi baterako, Y se limpie aquella tierra. Limpieza étnica y de sangre en el País Vasco (siglos XVI-XVIII) liburua aurkeztera.
2001ean, Giza Eskubideen Hellman/Hammet jaso zuen, Human Rights Watchek izendaturik, eta Bizikidetza Saria eman zion Miguel Ángel Blanco fundazioak. Euskal Herrira itzulirik, Etorkinak Gizarteratzeko Foro Sozialeko presidente izendatu zuen Espainiako Gobernuak 2001eko azaroan, Jose Maria Aznar presidentea zelarik.[7] 2003ko eta 2007ko udal hauteskundeetan Alderdi Popularraren hautagaia izan zen Donostian.[9]
Bizitzaren azken urteetan kristautasunera hurbilduz joan zen, eta 2018an argitaratutako El abrazo liburuan Jaungoikoak ukituta sentitzen zela adierazi zuen.[10] Geroztik, bere fedearen berri eman zuen hedabide kristauetan, batzuetan José Ignacio Munilla apezpikuaren eskutik.[11] Donostian hil zen, bihotzekoak jota, 2021eko abuztuaren 6an
1970eko hamarkadan literatura landu zuen; bi poesia liburu, Euskal hilobia (1969) eta Orain borrokarenean (1972) kaleratu zituen, eta nobela bat, Gauzaren hitzak, 1979an. Saiakerak ere eman ditu argitara, besteak beste Euskal Nortasunaren animaliak (1986), El fuego de los símbolos (1988) eta Nombrar, embrujar: para una historia del sometimiento de la cultura oral en el País Vasco (1993).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.