José Ignacio Munilla

From Wikipedia, the free encyclopedia

José Ignacio Munilla

José Ignacio Munilla Agirre (Donostia, 1961eko azaroaren 13a) gipuzkoar apaiz, teologo eta apezpiku katolikoa da. 2021eko abenduaren 7tik, Orihuela-Alacanteko gotzaina da.

Datu azkarrak Bishop of Orihuela-Alicante (en), Donostiako Gotzaina ...
Itxi
Munillaren armarria
In te confido

Bere pentsamolde eta iritziak espainiar nazionalismoarekin eta eskuinarekin lerrokatuak daude,[1][2] eta eusko abertzaletasunaren, abortuaren eta gay eta lesbianen ezkontzen aurkako jarrera itxia erakutsi izan du.[3][4]

Bizitza

1986ko ekainaren 29an apaiztu zuen Jose Maria Setien Donostiako apezpikuak, Teologia eta Ispiritualtasun lizentzia zuela. Zumarragan apaiz lagunkide izan zen Jasokundeko Andre Mariaren parrokian, 1986tik 1990eko uztailaren 16an Salbadorreko parroko izendatu zuten arte. 2006ko irailaren 10ean, Palentziako elizbarrutiko apezpiku izendatu zuen Manuel Monteiro de Castrok.

Eliza Katolikoaren dotrina irakasten du egunero Espainiako Radio Marian, hainbat egunkaritan artikulugile izateaz gain, batez ere ABC, Religión en Libertad edo Fe y Razón agerkarietan.

2009ko azaroaren 21ean, Benedikto XVI.a aita santuak Donostiako apezpiku izendatu zuen,[5] eta ofizialki 2010eko urtarrilaren 9an hartu zuen kargua. Aurretik, gutun baten bidez, Gipuzkoako parrokoen %77en arbuioa jaso zuen.[6] 2020ko koronabirusaren krisian, 600 euroko isuna jaso zuen Donostian martxo amaieran, beste pertsona batekin autoan zihoala ezarritako bakartze neurriak urratzeagatik.[7]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.