From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Maria Uriarte Goirizelaia (Fruiz, 1933ko ekainaren 7a – Basurto, 2024ko otsailaren 17a) bizkaitar elizgizona izan zen. Zamorako apezpikua izan zen 1991tik 2000ra, eta Donostiakoa 2000tik 2009ra. Loiolako prozesuaren baitan elkarrizketa politikoaren "erraztatzaile" izan zen, eta Zürichen izan zen Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioetan.[1]
Juan Maria Uriarte | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2000ko urtarrilaren 13a - 2009ko azaroaren 21a ← Jose Maria Setien - José Ignacio Munilla → Elizbarrutia: Donostiako elizbarrutia
1991ko urriaren 17a - 2000ko urtarrilaren 13a ← Eduardo Poveda Rodriguez (en) - Casimiro López Llorente (en) → Elizbarrutia: Zamorako elizbarrutia
1976ko irailaren 17a - 1991ko urriaren 17a ← Isidor Markus Emanuel (en) - Henry J. Mansell (en) → Elizbarrutia: Marazanae (en)
1976ko irailaren 17a - 1991ko urriaren 17a Elizbarrutia: Bilboko elizbarrutia | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Fruiz, 1933ko ekainaren 7a | ||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||
Heriotza | Bilbo, 2024ko otsailaren 17a (90 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Familia | |||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Comillasko Pontifize Unibertsitatea KU Leuven | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Eliza latinoa |
Juan Maria Uriarte Fruizen sortu zen, Bizkaian, 1933ko ekainaren 7an, eta oso gazterik lotu zuen bere ibilbidea Eliza Katolikoari.[1] Bilboko seminarioan ikasi eta 1957ko uztailaren 28an presbitero ordenatua izan zen. Bilboko Seminarioan hainbat zeregin eta kargu zituen bitartean, 1963an Teologia ikasi zuen Comillasko Eliz Unibertsitatean, eta, 1974an, Psikologia Lovainako Unibertsitatean. Psikologia irakasle izan zen Deustu eta Salamancako unibertsitateetan, eta 1974an Bilboko Seminario Nagusiko errektore izendatu zuten.
1976an Paulo VI.ak apezpiku ordenatu eta hasieran Bilboko elizbarrutiaren apezpiku laguntzailea izan zen. 1991ko urriaren 17an Zamorako apezpiku egin zuen Joan Paulo II.ak, eta, 2000ko urtarrilaren 13an, Donostiako elizbarrutiaren apezpiku, Jose Maria Setienek bertako gotzain izateari uztea erabaki zuenean. Uriartek ez zion muzin egin Euskal Herriak bizi zuen egoerari buruz hitz egiteari eta gaiari inguruko iritziak emateari, eta beti saiatu zen biktima guztiengandik hurbil egoten. ETAren biktimei hurbildu zaien bezalatsu salatu izan zuen ETAko presoen egoera, betiere indarkeriaren aurkako agertuz. 1998an ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko bitartekaritza lanak egin zituen.
75 urte bete eta hilabete gutxira, 2008 amaieran, Vatikanora gutuna igorri zuen karguari uko egiten ziola iragartzeko. Urtebete gehiago egin zuen gotzain, harik eta Vatikanok Jose Ignacio Munilla izendatu arte. Izendapenak polemika eragin zuen eta bere agurrean Uriartek onartu zuen elizbarrutia "zaurituta" geratu zela.[1]
Ondorengo urteetan hainbat sari jaso zituen, tartean Sabino Arana Fundazioarena, 2013an. Iñigo Urkulluren lehen agintaldian, giza eskubideen urraketei buruzko azterketa egin zuen aditu taldean izan zen Uriarte. Azkena, Bilboko elizbarrutiak eman zion, 2022an, bere ibilbidea aitortzeko.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.