From Wikipedia, the free encyclopedia
Miguel Rodríguez Ferrer (Lebrija, 1815 – Madril, 1889) andaluziar geografo, antropologo eta euskaltzalea izan zen.
Miguel Rodríguez Ferrer | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1876 -
1875 - 1876
1875 -
1871ko urriaren 31 - | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Sevilla, 1815 | ||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||
Heriotza | Madril, 1889 (73/74 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | antropologoa eta idazlea |
Administrazioan kargu garrantzitsuak bete zituen; esate baterako, Arabako Jefe politiko eta intendentea izan zen (1843), eta hainbat probintziatako Gobernadore zibila: Bizkaian, Murtzian eta Asturiasen 1870ean, Valladoliden 1874an eta Albaceten 1876an.
Liberala eta euskaltzalea, foruak mantentzea defendatu zuen eliza katolikoaren menpe egon gabe.[1]
Lebrijan (Sevilla) jaio zen 1815ean. Familia intelektual aberatsekoa, bere lehen urteak eta ikasketak bertan egin zituen. Sevillako Unibertsitatean ikasi zuen. Formazioz filosofoa eta legegizona bazen ere, hurrengo urteetan ezagupen eremu zabala bereganatu zuen.[2]
1841ean Legutianon landetxe handi bat eraiki zuen Arlaban inguruan (Casa del Retiro[3]), urteekin “granja modelo” bihurtuko zuena, nekazal eta abeltzaintza arloan garapen-esperientzia berritzaileak jorratuz jauregiko jardin eta pasealekuen artean. Sasoi hortan, Rodriguez-Ferrerek Gasteizko bizitza kulturalean eragin handia izan zuen.[1]
1843an Kubara mugitu zen, Pascual Madozen Diccionario geográfico-estadístico e histórico de España y sus posesiones de Ultramar argitarapenerako informazioa biltzera. Lurraldearen ezaugarri fisikoak, kultura, zibilizazioa eta herriaren tradizioak aztertu zituen. Han antropologia eta arkeologia adituekin harreman estua izan zuen, eta orduantxe bihurtu zen labar-artean espezialista. 1861 arte bizi izan zen bertan, Kubako independentzia mugimenduarekin bat ez etortzeagatik alde egitea erabaki zuen arte. Familiarekin batera itzuli zen Legutianora, sukaldari mulato eta guzti.[4]
1870ean Bizkaiko Gobernadore Zibil izendatu zuten, eta Bilboko lehen zabalgune urbanistiko modernoa zuzendu zuen, herria Abantorekin eta Begoñarekin bat egin zuenekoa. Sasoi berean, Kuban bildutako materialarekin prentsa artikuluak idazten hasi zen. 1873an (II Gerra Karlista abian zela) Los Vascongados liburua argitaratu zuen, Antonio Canovas del Castilloren hitzaurrearekin; bertan Euskal Herriari buruz zeuden ezagupenen bilduma bat egiten zuen, bere ideia politikoak aldarrikatuz (liberala, baina aldi berean euskaltzalea eta foruzalea). 1876 eta 1887 artean Naturaleza y Civilización de la Grandiosa Isla de Cuba idazlana osatu zuen, Kuban jasotako informazioa bilduz.[2]
1877an, arkeologian aditu bezela, Aitzkirriko aztarnategia aztertu zuen Silvestre Umerezen eta Juan Vilanovaren ikerketei jarraipena emanaz. Legutianoko etxetik bertaratu zen, Deba Goiena ibarrean behera, eta bere esperientzia Euskal Erria aldizkarian argitaratu zuen.[5]
1880ean, Rodriguez-Ferrerek erronka handiari aurre egin behar izan zion: Altamirako kobazuloan agertutako pinturei buruzko epaia ematea. Izan ere, Marcelino Sanz de Sautuolaren aurkikuntzak hautsak harrotu zituen Europako komunitate zientifikoan: pinturak perfektuegiak omen ziren –artean ez zen horrelakorik ezagutzen-, eta zientzialari gehienek faltsutzat hartu zituzten. Kasua aztertzeko, Espainiako Jaurlaritzak hiru aditu izendatu zituen: haietako bi Vilanova paleontologia katedratikoa eta Rodriguez-Ferrer izan ziren, biak ala biak Aitzkirriko aztarnekin lanean aritutakoak.[4] Hain zuzen ere, Kuban eta Aitzkirrin hartutako esperientzia erabakigarria izan zen epaia emateko, Rodriguez-Ferreren hitzei erreparatzen badiegu:[2]
“(...) Semejante incidente, y el tener nosotros que pasar a Torrelavega con el propósito que hemos indicado al principiar este Diario, nos hizo poner de acuerdo con el Sr Vilanova para llegar a un mismo tiempo, pues las pinturas que se decía se encontraban en la citada caverna nos ofrecían un aguijón muy grande, dadas nuestras particulares aficiones. Encontrándonos en , pues, ya en Torrelavega, salimos en este país para reconocer esta cueva, llamada de Altamira, de un prado que le da su nombre. (...) Que lo paleontológico en esta cueva no se diferencia de lo hallado igualmente en Aizquirri (Guipuzcoa), y en algunas otras no menos antiguas de España. Que por sus fósiles y demás objetos encontrados en ésta con gran profusión, pertenecía a los primeros tiempos paleolíticos de la Edad de Piedra. Que como en Aizquirri, su roca es caliza, y el terreno en que se levanta Terciario. Que como en la de Guipúzcoa, se encuentran maxilares de grandes animales, ya extinguidos, y dientes y muelas de otros feraces, abundando las muelas y los dientes de Equus primigenius. Que el Sr.Vilanova había dado con el cráneo completo de un Ursus speleus, testimonio irrecusable de que la ocupación de esta caverna debió tener lugar antes de principiar la época cuaternaria, pues que este oso vino a extinguirse antes de la Edad del Reno, en que el hombre ya había aparecido, precediendo a la de nuestros modernos tiempos, y siendo contemporáneo del Equus, del Ciervo y del Bison europeus (...)”. (La Ilustración Española y Americana aldizkarian argitaratutako artikulutik)[4]
Halere, Rodriguez Ferrer eta Vilanova izan ziren pinturak benetakotzat hartu zituzten bakarrak. Europako espezialista gorenak ez ziren bat etorri, eta 22 urtez Altamirakoa iruzurtzat hartu zen. Sautuola, Rodriguez-Ferrer eta Vilanovaren prestijioa oso kaltetua izan zen zen auzi honetan, eta egoera horretan hil ziren hirurak. Poliki-poliki baina, labar-pintura berriak aurkitu ahala, aurrehistorialarien iritzia aldatu egin zen; horrela, azkenean, komunitate zientifikoak arrazoia eman zien.[6]
Andaluziar euskaltzale hau gure artean oso ezezaguna izan arren, Euskaltzaindiak omenaldia egin zion 1995an, Hendrike Knörren ekimenez, Legutianon bere etxe izandakoan plaka oroigarria ipiniaz.[2]
Rodriguez Ferrerrek berak egindakoak:[1][7]
Rodriguez Ferrerri buruz:[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.