From Wikipedia, the free encyclopedia
Bilboko zabalgunea Bizkaiko hiriburuko eremua da. Abandoko baratzak betetzeko hainbat planen porroten ondoren, Silvestre Pérezek 1801ean bururatutako "Bake Portua" kasu, edo Amadeo Lazarok 1862an proposatutakoa (Cerdák proposatutako etxe-irla zatitu eta irekiak aurreikusten zituena), 1876an Severino Atxukarro, Pablo Altzola eta Ernesto Hoffmeyer arkitekto eta ingeniariek idatzitako Bilboko Zabalgunearen Plana onetsi zen, plana gauzatu eta higiezin berriak eraikitzen hasi ziren, gehienak alokatzeko etxeak.[1] Plan horrek Ildefons Cerdàren zabalgunearen arrazionaltasuna eta arkitektura barrokoaren klasikotasunaren diagonalak (Ertzilla, Rekalde eta Elkano) eta plaza zentralak (Moyua plaza) uztartu zituen. On Diego Lopez Haroko kale nagusia ardatza duen Bilboko zabalgunearen hedadura 158,5 hektareakoa da.
1876koa laster txiki bilakatu eta 1896an Bilboko Udalak orduan udal arkitektoa zen Enrique Epaltzari plan berri bat egiteko eskatu zion.[2] Plana argia ikusi ez zuen arren, 1904an Federico Ugaldek beste zabalgune bat proposatzeko oinarriak finkatu zituen. Zabalgunearen urbanizazioan, besteak beste, Gregorio Ibarretxe arkitektoak hartu zuen parte.[3]
Bilboko burgesiak ez ezik, indianoek higiezinen negozioetan ere parte hartu zuten, horien artean Santos López de Letona eta Paulino de la Sota, Bilboko zabalgunearen sustatzaile garrantzitsuak. Modu apalago batean inbertsioak egin zituzten ere José Santisteban Rodrigo, Patricio Castaño Capetillo eta Cándido Hemáiz Rozasek.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.