From Wikipedia, the free encyclopedia
Medusinites Ediacararra garaian bizi izan ziren fosilen genero bat da. Marmoken arbasoak zirela uste da. 580 eta 541 milioi urte bitartean bizi izan ziren[1].
Medusinites | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Cnidaria |
Klasea | Cyclozoa (en) |
Generoa | Medusinites [[|]] |
Australia Hegoaldean dagoen Ediacara aztarnategian aurkitu zen lehen aldiz. Reg Sprigg geologoak aurkitu eta deskribatu zuen 1949 urtean[1] eta marmoka itxura hartu zionez Medusinites izena eman zien. Espeziearen izena Medusinites asteroides ezarri zuen, erdigunetik ateratzen diren marrek izar itxura ematen baitiote. Hurrengo urteetan mundu zabaleko toki askotan aurkitu izan dira, hala nola Kanadan, Norvegian, Indian, Aljerian, Erresuma Batuan, Ukrainan eta Errusian[2][3]. Hareharritan edota kuartzitatan aurkitzen dira[4].
Medusinitesen fosilek bi eraztun agertzen dituzte, bata barnealdean eta bestea kanpoaldean[5]. Protolyella-ren antzeko izakiak ziren. 1 eta 5 cm arteko diametrodun izakiak ziren[5].
Fosiletan ikusten denez barneko diskoa finagoa da kanpoko eraztuna baino. Zirkulu kontzentrikoak zeharkatuz marra erradialak agertzen dituzte, nahiz eta fosil gehienek halako zehaztasunik ez duten agertzen[5].
Cnidaria filumean kokatzen dira, gaur egungo marmokekin batera. Garai hartako Aspidella eta Cloudina generoekin ere erlazionaturik daude. Historian zehar hainbat sailkapen proposatu dira; marmoka primitiboak izatea, miikroorganismoen koloniak izatea edota filum bereizi bat osatzea.
Medusinites generoko espezie ugari aurkitu izan dira baina azterketa zehatzagoen ondorioz beste generotan kokatu dira ondoren. Gaur egun hiru espezie osatzen dute generoa[1]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.