From Wikipedia, the free encyclopedia
Reg Sprigg (izen osoa, Reginald Claude Sprigg) (Yorketown, Australia, 1919ko martxoaren 1a - Glasgow, Eskozia, 1994ko abenduaren 2a), geologo eta kontserbazionista australiarra izan zen, Ediacara aztarnategia aurkitzeagatik geologia munduan oso ezaguna[1].
Reg Sprigg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Yorke Peninsula (en) , 1919ko martxoaren 1a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Glasgow, 1994ko abenduaren 2a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Arkaroola (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Flinders University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | paleontologoa eta geologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Reg Sprigg Hego Australiako Yorke penintsulan jaio zen 1919ko martzoaren 1ean. Aitaren familia artzantzan ibilia zen eta amarena arrantzan[2]. Spriggek bost urte zituela familia Adelaideko Goodwood suburbiora aldatu zen. Txikitatik erakutsi zituen fosilak biltzeko joera eta marrazkiak egiteko gaitasuna. Adelaideko Unibertsitatean Douglas Mawsonen ikaslea izan zen eta 1942 urtean Zientzietako Masterra atera zuen[3].
1940 urtean Australiako Erret Ingenierioetan sartu zen eta 1941 eta 1942 artean munizioen sailean aritu zen. Handik Hego Australiako Ikerketa Gologikora pasa zen eta 1944 urtean Radium Hill Uranium eremuan Mount Painter eremuaren mapa egin zuen.
1946 urtean Ediacarako meategi utziak ikertzera bidali zuten ea teknologia modernoak erabiliz berriz irekitzea merezi izango zuen zehaztera. Egun batean, bazkaltzen ari zela, fosil batzu aurkitu zituen. Marmoka itxura hartu zien eta berehala konturatu zen oso zaharrak zirela[1]. Medusinites izena eman zien.
Garai hartan Kanbriar garaiaren aurretik animaliarik ez zela existitu uste zen. Bere aurkikuntzan berri emateko Naturen aldizkariari eskutitza bidali zion baina atzera bota zuten. 1948 urtean Nazioarteko Geologia Biltzarrean hartu zuen Londresen, baina ez zioten sinistu[4].
Adelaideko Unibertsitateko Martin Glaessner irakasleak Ediacarako fosilak kanbriaurrekoak zirela frogatu zuen.
2004 urtean Ediacararra izeneko garaia eratu zen, duela 635 milioi hasi eta 542 milioi urte amaitu zena.
Reg Spriggek SANTOS (South Australia Northern Territory Oil Search) elkartea sortu zuen gas natural putzuak aurkitzeko. 1954an 'Geosurveys of Australia sortu zuen eta uranio eta nikel meategiak aurkitzeko.
1968 urtean Spriggek Arkaroola artzantza eskualdea erosi zuen, 610 km2-ko azalera duen eremua. Basabizitzaren santuario bihurtu zuen[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.