pandero-jole eta musikari euskalduna From Wikipedia, the free encyclopedia
Maurizia Aldeiturriaga Zabala (Zeberio, Bizkaia, 1904ko irailaren 22a - Artea, Bizkaia, 1988ko maiatzaren 19a)[1][2] trikiti musikako pandero jotzailea eta abeslaria izan zen.[3]
Maurizia Aldeiturriaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zeberio, 1904ko irailaren 22a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Artea, 1988ko maiatzaren 19a (83 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Benantzio Bernaola Intxaurbe |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta nekazaria |
Musika instrumentua | abeslaria panderoa |
Zeberioko Egia auzoan jaio zen, eta txikitatik panderoa jotzen eta koplak inprobisatzen ikasi zuen. Aita Frantziskok eta neba nagusiak panderoa jotzen zuten. Mauriziaren lehen irakaslea, osaba Kalisto izan zen. Berarengandik ikasitakoa igande arratsaldeetan lantzen zuen bere gelan sartuta. Bederatzi urte zituela neskame joan zen Basurtura, ganadu tratante baten etxera. Han hiru urte inguru eman ondoren, berriz ere Zeberiora itzuli eta Ugaoko hariki fabrikan hasi zen lanean. Hamabi urte besterik ez zuela hasi zen Maurizia jaiegun eta festetan herriko plazetan jotzen Joakin Goti, Jose Rotaetxea eta Juan Txapelegaz.[4][5] Plazarik plaza ibiliz ezagun bihurtu zen.
Panderoa jotzen eta kopla zaharrak abesten aritu zen 17 urterekin ezagutu zuen Benantzio Bernaolarekin(Karakol). Mauriziari Benantzioren jotzeko modu bizi eta gogorra gustatu eta elkarrekin jotzen hasteko proposamena egin zion. Hasieran musika bikotea izan zena geroago senarra izan zen. Bikote bikaina osatu zuten.
Ezkondutakoan bizimodu berari eutsi zioten, jaiegunetan musikari, eta gainontzeko egunetan gogor lan egiten zuten: Mauriziak baserrian eta senarrak fabrikan. Mauriziak zeraman baserriaren ardura, indartsua zen.
Gerra garaian eten egin zen musika-jarduera, Benantzio preso egon zen hiru urtez, eta panderoa eta eskusoinua gordeta egon ziren bitartean. Urteak pasata apurka-apurka hasi ziren berriro jotzen. Geroago, Leon Bilbao, herriko albokariarekin osatu zuten hirukotea.
Benantzio, bihotzeko gaixotasunak jota, etxean geratu zenean, Fasio Arandia trikitilariak hartu zuen haren tokia. 1964an hasita hogei urtez aritu ziren hirurak elkarrekin. Fasio hil ostean, Basilio Undagoitia soinujole, pandereteru eta trikitilariak jarraitu zuen Maurizia eta Leonekin.
Benantzio 1978an hilda, makalaldi handia pasa zuen Mauriziak. Baina handik atera ahal izan zen etxeko eta lagunen laguntzarekin.
1988ko maiatzaren 19an hil zen, Artean, eta ia hil arte jo izan zuen panderoa. [6]
Ekitaldia baino lehen beti erretzen zituen egunkari-orri batzuk, horren beroarekin panderoko larrua puntu-puntuan jartzeko.
Abesteko modu kementsua zen Mauriziaren musikaren ezaugarri nagusia. Mauriziaren ahotsa basatia eta primitiboa zen, eta indartsua batez ere. Asko barik, ospetsua bihurtu zen bere ahotsa. Ahots grabea zuen emakumeak, sendoa, basatia, eta erakargarria. Behetik kantatzen hasten bazen ere, goitik amaitzea gustatzen zitzaion, oktaba bat igo eta abestia goitik errematatu.
Harrigarria bada ere, musikari belaunaldi berriko gazteak ere liluratu zituen. Hertzainak taldeko Josu Zabala edo Kortatuko Fermin Muguruza eta abar luze batentzat, garaiko punki mugimenduarentzat alegia, Mauriziaren abesteko era askatua eredu bihurtu zen. Euskal Rockarentzat Maurizia beste garai bateko punkirik punkiena izan zen. Fermin Muguruza abeslaria ere miresle sutsua izan da betidanik.
Inora joateko beti jantzi tradizionala erabiltzen zuten, baita estudioan grabatzeko ere. Horrelaxe gogoratzen dituzte bai Juan Mari Beltranek bai Ruper Ordorikak beraiekin grabatzen aritu ziren egunetan.
Grabazio hauexek egin zituen:[1]
« |
- Maurizia. |
» |
HABE - Aldizkari Digitala[15] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.