From Wikipedia, the free encyclopedia
Martin Bormann (Halberstadt, Saxonia-Anhalt, 1900eko ekainaren 17a - Berlin, 1945eko maiatzaren 2a) Alemaniako politikari nazia izan zen. 25 urte zituela Alderdi Nazional Sozialistako kide egin zen. SSetako jenerala izan ondoan, Rudolf Hessen lekua hartu zuen alderdi naziko kantzelaritzan (1941). Hitlerren idazkaria izan zen 1943. urtean, eta juduak eta poloniarrak ezabatzeko proiektu basatiak bultzatu zituen. Hitlerrek bere aginduen betearazle izendatu zuen. Bormann desagertu egin zen Berlinen 1945eko maiatzaren 2an. Orain arteko ikerketek ez dute argitu Berlinen hil ote zen ala Hego Ameriketan bizi den. Nurenbergeko epaimahaiak hiltzera kondenatu zuen.
Martin Bormann | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Halberstadt, 1900eko ekainaren 17a | ||
Herrialdea | Hirugarren Reicha Weimarko Errepublika Alemaniar Inperioa | ||
Heriotza | Berlin, 1945eko maiatzaren 2a (44 urte) | ||
Hobiratze lekua | Itsaso Baltikoa | ||
Heriotza modua | : intoxikazioa droga-gaindosia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Gerda Bormann (en) (1929ko irailaren 2a - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, nekazaria, militarra eta Nazi (en) | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lantokia(k) | Berlin Obersalzberg (en) Führerbunker eta Munich | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Schutzstaffel | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Schutzstaffel Wehrmacht | ||
Gradua | Obergruppenführer (en) soldadu | ||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista | ||
Iturri batzuek diote 1950-60 hamarkadan Markina-Xemeinen (Bizkaia) ezkutuan bizi izandako nazietako bat Martin Bormann izan zitekeela. Susmo hauen arabera, Wilhelm Mallet arma trafikatzaileak herrian zuen txaletean bizi izan zen, txofer papera betetzen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.