euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Mario Salegi Ostolaza (Donostia, 1918ko apirilaren 17a – New York, 2005eko apirilaren 8a) erbestera joan behar izan zuen idazle, kazetari eta ezkerreko aktibista abertzalea izan zen.
Mario Salegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1918ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | New York, 2005eko apirilaren 8a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Abertzale Ekintza Jagi-Jagi (1932) |
Eskolastika Ostolaza ama ezkongabeak hazi zuen; Eduardo Salegi aitak (jeltzalea eta Banco Urquijoko presidenteordea) 1954an onartu zuen aitatasuna, eta orduan aldatu zuen deitura.
14-15 urterekin Federación Universitaria Española (FUE) taldeko Donostiako idazkari bihurtu zen; han Jesus Larrañaga ezagutu eta PCEko gazte taldean sartu zen, baina 1935ean taldea utzi eta Jagi-Jagin sartu zen. Gerra hasi zenean Donostia frankisten esku ez jausteko ahaleginetan buru-belarri aritu zen. Geroago Eusko Abertzale Ekintzako Euzko Indarra batailoian sorreran parte hartu zuen, eta bertan boluntario aritu zen.[1] Urkiolan zauritu zuten, eta Eusko Gudarostearekin Turtziozeraino joan zen. Handik Santanderra zihoazela, Santoñan preso hartu zuten. 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta 12. Langile Batailoira bidali zuten. 1940an askatuta, EAJko erresistentzia taldeetan sartu zen.
Bere taldea erori zenean, Cádiza ihes egin eta handik 1941ean AEBetara jo zuen. Erresuma Batura joan zen nazien kontra borrokatzera. Britainiar inteligentzia zerbitzuek atxilotu zuten eta AEBetara itzuli zen; Bigarren Mundu Gerra Ozeano Barean egin zuen VII. Flotarekin.
1945ean, gerra amaituta, estatubatuar nazionalitatea erdietsi zuen. 1946an Parisa joan zen, Eusko Jaurlaritzari laguntzeko asmoz. Han ez zuen espero zuena aurkitu, eta Italiara joan zen; gorabehera batzuen ostean, AEBetara bueltatu zen. Kazetari ibili zen bai Kalifornian, bai Mexikon, bai Ameriketako beste zenbait herrialdetan.
1952an Miriam Nurnbergekin ezkondu zen, eta harrezkero idazteari ekin zion; bikoteak, Julio Álvarez del Vayorekin batera, 1960ko hamarkadan CAMBIAS (Committee of Americans for Basque Independence and Survival) sortu zuen. Estatubatuar iritzi publikoari Francok euskal nortasunaren kontra antolatutako erasoen berri eman zion.
Salegik, New Yorkeko bere etxean, jazarpen politikoa jasaten zuten hainbat kide babestu zuen, FRAPen eta ETAren ingurukoak barne.[2] Mario Salegi «euskal herritarren New Yorkeko enbaxadorea» zela aipatzen da maiz, hara joandako hamaika euskal herritarri Manhattango etxeko ateak zabaldu baitzizkien.[3][4] Mario eta Miriam senar-emazteek ez zuten seme-alabarik izan, baina etxean hainbat gazte izan zituzten, New Yorken ikasketak osatzen (han izan zuten, besteak beste, Ainhoa Arteta opera abeslaria): Marioren eta Miriamen seme-alabatzakoak ziren.[5]
2005ean, Euskal Herrira itzultzeko erabakia hartua zuela, herioak eraman zuen.[3] Aralarren egin zitzaion hileta ospakizun zibila, guardetxetik ez oso urruti. Salegiren errautsak zabaltzeko ekitaldi hartan, laurogei bat senitarteko eta adiskide bildu ziren. Ainhoa Arteta sopranoarekin batera Agur jaunak abestu zutenen artean ziren, besteak beste, Miriam alarguna, Fermin Etxegoien, Jose Angel Irigarai, Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano idazleak, Mikel Urdangarin abeslaria, Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria, Iñaki Egaña historialaria, eta Mirentxu Purroy eta Jaime Otamendi kazetariak.[6][7]
Mario Salegiren idazlanik aipagarrienak hauek dira:
Mario Salegik berak idatzi edo bildutako lanak, eta hari buruz egindakoak biltzen dituen bilduma du Renoko Euskal Liburutegiak (Nevadako Unibertsitatea).[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.