From Wikipedia, the free encyclopedia
Mario Iceta Gavicagogeascoa[1] (Gernika, 1965eko martxoaren 21a - ) Bilboko gotzaina izan zen, Ricardo Blázquez ordezkatuz.
Mario Iceta | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2020ko urriaren 6a - ← Fidel Herráez Vegas (en) Elizbarrutia: Burgosko artxidiozesia
2010eko abuztuaren 24a - 2021eko maiatzaren 11 ← Ricardo Blázquez - Joseba Segura → Elizbarrutia: Bilboko elizbarrutia
2008ko otsailaren 5a - 2010eko abuztuaren 24a Elizbarrutia: Bilboko elizbarrutia
2008ko otsailaren 5a - 2010eko abuztuaren 24a ← Stanisław Smoleński (en) - Nelson Francelino Ferreira (en) → Elizbarrutia: Arabako elizbarrutia | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Mario Iceta Gavicagogeascoa | ||||||||
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1965eko martxoaren 21a (59 urte) | ||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta apaiz katolikoa | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitatea | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Nafarroako Unibertsitatean Medikuntza eta Kirurgia ikasi ondoren, Teologia ikasteari ekin zion hasieran unibertsitate berean eta gero Kordobako apaizgaitegian.
1994ko uztailaren 16an José Antonio Infantes Kordobako gotzainak apaiz izendatu zuen.[2]
1995ean bioetikari buruzko tesi bat egin ondoren, Medikuntzan doktoregoa lortu zuen eta zazpi urte geroago Teologian. Ekonomian master bat ere egin zuen. Gaztelania eta euskaraz gain, ingelesez, frantsesez, alemaneraz eta italieraz egiten du.
Kordoban apaiz izan ondoren, 2008ko otsailaren 5ean Arabako gotzain titular eta Bilboko gotzain laguntzaile izendatu zuen, apirilaren 12an Ricardo Blázquezek sagaratu zuena. 2010eko apirilaren 17an Blázquez Valladolidera joan zenean, administratzaile apostoliko bilakatu zen.[3]
2010eko abuztuaren 24an, Benedikto XVI.ak Bilboko gotzain izendatu[4] eta, Urriaren 11an, Begoñako Andre Mariaren egunean, kargua hartu zuen.[5] Bere izendapena ez da ondo hartua ez Elizaren barruan ezta kanpoan ere, Eliza Katolikoaren sektore atzerakoienekin lotu izan zutelako eta Euskal Herriko elizbarrutien batasunaren kontrakoa zela adieraziz.[6]
2020ko urrian Burgosko artzapezpiku izendatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.